Etenik ez duen ‘soka... dantza’

Lasarte-Oriako Erketz dantza taldeak 50 urte bete ditu eta urtero antolatzen dituen ekitaldiez gain, emanaldi bereziak ere prestatu ditu.

Aitziber Mugaren erreportajea - 2018(e)ko martxoaren 15a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Gaur egungo Erketz eta Erketz Txikiko dantzariak Okendo plazan ateratako talde argazkian.

Gaur egungo Erketz eta Erketz Txikiko dantzariak Okendo plazan ateratako talde argazkian. (Argazkiak: N.G.)

Galería Noticia

Gaur egungo Erketz eta Erketz Txikiko dantzariak Okendo plazan ateratako talde argazkian.Erketzeko artxiboko irudia.

Erketz dantza taldeak 50 urte daramatza euskal kultura eta folklorea Lasarte-Orian eta beste herri eta herrialde batzuetan suspertzen. Eta bost hamarkada luze hauetan mila pasadizo bizi izan ditu;adibidez, Belgikako Fabiola erreginaren iloba baten ezkon-tzan uztaiak jarri zituzten eta diru kopuru ederra irabazi zutela jaso-tzen da Erketzen 25. urteurrena gogoratzeko idatzitako liburuan.

Dantza taldearen historia 60. hamarkadan hasi zen. Barbara Done mendizale elkarteko partaide ziren Arantxa Arteaga, Ramoni Irulegi, Maria Luisa Muguruza, Juani Telleria eta Itziar Yarzari dantza talde bat sortzea bururatu zitzaien. “Hamalau bat urteko neska-mutil taldea sortu zen eta urte batzuk beranduago (1968) Erketz sortu zen jende helduarentzat”, gogorazi du Nekane Larzabalek, dantzari ohiak eta urtetan Marisa del Camporekin batera arropaz arduratu denak.

Gaur egungo prestatzaileak, Pello Ormazabalek, 60ko hamarkadan mugimendu kultural eta politiko oso handia zegoela nabarmendu du. Garai horietan abeslariekin, Xabier Lete eta Benito Lertxundirekin, oso harreman estua zuten. “Nik Erke-tzekin dantza egin nuen lehenengo aldiz Galarretan izan zen, jaialdi batean. Lete, Antton Valverde, Benito, Laboa... bertan ziren. Hori antolatzeko zentsura pasa behar zen”, gogorazi du Larzabalek.

“Euskaldun sentitzeko beharra zegoen eta kulturarekiko espresio hori frankismo betean bakarrik folkloreari lotuta onartzen zen”, azaldu du Ainara Adurizek, gaur egungo arropen arduradunak.

50 urte hauetan etapa desberdin asko ezagutu ditu Erketzek. Ziurtatu dutenez, azkeneko 30 urteak oso onak izan dituzte. Baina garai latzagoak ere ezagutu dituzte. “70eko hamarkadan ez zegoen oso giro potoloa eta asko joan ginen, baina 89an taldea konturatu zen jendea behar zuela, deialdi bat egin zuen eta asko bueltatu ginen”, gogora ekarri du Larzabalek.

“Oso kuadrilla handiak apuntatzen ziren bitartean, jende horrek aguantatzen zuen bitartean, taldea ondo zihoan, baina horiek familia edo beste zeregin bat izaten zutenean joaten ziren eta atzetik ez bazetorren beste multzo bat jaitsiera bat ematen zen”, adierazi du Adurizek. “Bestalde, gaur egun gizartea aldatzen dihoa, jendearentzat mila aukera daude lanetik kanpo bere denbora aprobetxatzeko eta jendea gehiago banatzen da”, gaineratu du.

“Taldea mantentzen duena harremanak izaten dira. Gure artean sor-tzen direnak eta bestalde, hemen lan pedogogiko oso potentea egiten dugu. Gu erabat asanblearioak gara eta denen artean eztabaidatzen dugu guztia. Gainera, behin helduen taldean zaudenean, hamabost urtetik gora, zure hitzak helduago baten balio berdina du”, aditzera eman du Larzabalek.“Oso gaztetik ardurak hartzen dituzu eta heldu egiten zara”, baieztatu du Adurizek.

Erketzeko beste balio bat musikari propioak dituela da. “Ez dugu musika talderik kontratatu behar, hemen gureak ditugu”, azpimarratu dute. Gaur egun Erketz 24 dan-tzarik eta bederatzi musikarik osa-tzen dute eta Lasarte-Oriako hamaika ekitaldietan parte hartzen du.

Harrobia eta ‘zaharrak’

Erketzek beste 50 urte iraungo ote dituen ez dakite, baina hala izan dadin harrobia zaintzen dute. “Ni aurten hasi naiz begirale bezala eta beste urteekin alderatuta dantzari gehiago daude;guztira bost eta zor-tzi urte artean 17 daude”, azaldu du Alaitz Esnaolak.

Baina harrobia ez da bakarrik haurren kontua. Asteartean 20.00etan zaharrak Garaikoetxean biltzen dira. “Lehendik taldean egondakoak edo dantzan ikasi nahi dutenek, baina talde baten ardurak hartu nahi ez dutenek, duela urte batzuk elkar-tzen hasi ziren eta jende dexente biltzen da. Urteko emanaldi handiak prestatzeko astearteko talde horren laguntza eta umeen parte-hartzea behar dugu”, esan du Adurizek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120