esku-pilota

Amets baten bila

BIZKAIKO PILOTA FEDERAKUNTZAK NESKEN ESKU-PILOTAREN HIRUGARREN TOPAKETA EGIN ZUEN BIZKAIA FRONTOIAN, ETA 30 NESKA INGURU BERTARATU ZIREN

Miriam Rodriguezen erreportajea - 2018(e)ko martxoaren 15a, osteguna - 12:39etan eguneratua

“Ilusio handiz datoz. Bizkaiafrontoian jokatzea pizgarriada haientzat, eta urrutitiketortzea ere ez zaie inporta”, dio Federakuntzak.

“Ilusio handiz datoz. Bizkaiafrontoian jokatzea pizgarriada haientzat, eta urrutitiketortzea ere ez zaie inporta”, dio Federakuntzak. (Jose Sampedro)

Galería Noticia

“Ilusio handiz datoz. Bizkaiafrontoian jokatzea pizgarriada haientzat, eta urrutitiketortzea ere ez zaie inporta”, dio Federakuntzak.

GERO eta irudi ohikoagoa da. Zuriz jantzitako neskak, beren gerrikoarekin, jokatzeko prest. Frontenisarekin hasi ziren, ondoren pala, eta orain esku-pilota indartsu dator. Lehen zaila zen neskak esku-pilotan jokatzen ikustea. Klub batzuek ez zuten neskarik, eta baten bat bazegoen, azkenean uzten zuen. Hala ere, gaur egun, zertxobait aldatu da, eta etxeko gazteenek esku-pilotan jokatu nahi dute.

Hain zuzen ere, duela gutxi hasi ziren topaketak egiten nesken pilota sustatzeko. Helburu nagusia zen pilotariek elkar ezagutu eta jokatu nahi duten beste neska batzuk ikustea, eta emaitza ezin hobea izan da. Bizkaiko Irristaketa Federakuntzak ere horrelako topaketak egin ditu nesken hockeya sustatzeko. Bi kirolek antzeko ezaugarria dute, mutilen kiroltzat jotzen direla. Nolanahi ere, ekimen horiei esker, neskek babesa izan dute, eta aurreiritzi horiek deuseztatu dituzte. Ikusi dute ez direla bakarrak, eta beren onena emango dute, gogoz gainezka daudelako.

Hauxe da Bizkaiko Pilota Federakuntzak erabilitako mekanika: Denboraldi hasieran oharra bidali zien klubei jardueran honen berri emateko, eta haien pilotariak etor zitezen, eta iaz 22 neskak eman zuten izena, baina aurten, 30ek. “Gure ustez, ondo ari gara lanean. Neskak etortzen ari dira, eta klubek haien alde egiten dute”, azaldu dute Bizkaiko Pilota Federakuntzatik.

Aurten bost topaketa egingo dira, eta dagoeneko hiru egin dira, denak Bizkaia frontoian, lehena izan ezik, Bedian jokatu baitzen. Neskak ia-ia bostetara joaten dira, kirola asko gustatzen zaielako eta, horregatik, izugarri leialak direlako. Ahal duten guztietan joaten dira eta eskolarteko ligarekin bateratzen dute. Liga horretan mutilekin jokatzen dute arazorik gabe. Bestelako ekitaldiekin ere bateratzen dute, esaterako Enkarterri, Meatzalde eta Ezkerraldeko eskolek duela pare bat aste egin zuten topaketarekin. Edozein momentu ona da frontoira joan eta partida batzuk jokatzeko.

Bai Bizkaiko Pilota Federakuntza bai klubak sustapen-lanak egiten ari dira, oso emaitza onekin. Santurtzi, Sestao, Larrabetzu edo Munitibarreko klubek neskak dituzte, eta egiten ari diren lan bikaina emaitzak ematen ari da federatuetan ere.

Azken urteotan, nesken pilota seniorreko txapelketak antolatzen ari dira, besteak beste, Emakume Master Cup edo Bizkaia Cup, eta parte-hartzea oso handia izan da. Horri esker, txikiek jokatzen jarraitzen dute eskola garaia bukatuta ere. Elkarretaratzeetan, neskak hiru mailatan banatzen dira: C mailan hasiberriak daude, Bn maila ertainekoak daude eta An, goi mailakoak.

Hiru partida jokatzen dituzte, eta jardunaldi horiek entrenamendu gisa balio diete beren prestakuntza hobetzeari begira. “Ilusio handiz datoz eta ikasi nahi dute. Bizkaia frontoian jokatzea pizgarria da haientzat, eta urrutitik etortzea ere ez zaie inporta. Poz-pozik egiten dute”, adierazi dute Bizkaiko erakundetik. Gainera, azken topaketa berezia izango da, maiatzean Bizkaiko Eskolarteko Jokoen barruan jokatuko delako. Maila bakoitzak sailkapen bat izango du, eta hobeto sailkatutakoek finalak jokatuko dituzte zehazteke dagoen leku batean. Ekimen eder horretan neskek hartuko dute protagonismo osoa.

Bestalde, Federakuntzan modu positiboan baloratzen dute pilotan gertatzen ari den aldaketa. “Mundu hau zabaltzen hasi da. Lehen neskek ez zuten izena ematen, baina orain pixkanaka apuntatzen ari dira. Batzuk lagun-taldeak dira, eta probatzera datoz. Beste batzuk ere elkarrekin datoz, baina batek uzten badu, denek uzten dute. Jarraitu behar da oinarriarekin lanean, egunen batean federatuak izan daitezen”, ondorioztatu dute federazioan.

Aurreko astean Emakumearen Eguna ospatu zen, eta kaleetan erantzuna masiboa izan zen. Kristalezko sabaiarekin edo soldata ezberdintasunarekin bukatzea eskatu zen, baina baita emakumeei lotutako klixeekin bukatzea ere. Pilotan, hockeyan edo futbolean ari diren neskek gaur egun ugaltzen ari diren estereotipo zaharrak hausten laguntzen dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

Más sobre Pelota

ir a Pelota »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120