doako jarduera

'Bilboko Itsasadar Handia' udaberriko denboraldia asteburu honetan hasiko da

Ekintza, 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago eta igandero egingo da, martxoaren 18tik maiatzaren 27ra

2018(e)ko martxoaren 15a, osteguna - 10:49etan eguneratua

Doako jarduera bat da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Doako jarduera bat da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea (Oskar González)

Galería Noticia

Doako jarduera bat da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Ekintza honek abianjarri zenetik, oso harrera ona eduki zuen. Horregaitik etaitsasadarraren berreskurapen biologikoaz eta begetalaz gozatzen jarraitzeko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak,Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera, hasiera emango dio Arrantza Eskolarendenboraldi berriari. Datorren igandean (martxoaren 18an) izango da eta harrapaketa eta askatzemodalitatean jardungo dira parte hartzaileak;arrainak, ahalik etalasterren itzuliko dituzte uretara.

BILBO. 16 urte arteko haur eta nerabeei zuzendutako jarduera hori Areatzako zubiaren ondoan garatuko da, zehazki, Bilboko Erripa kaian, 11:30etik 13:30era, igandero, maiatzaren 27ra arte -Aste Santuko igandean izan ezik, egun horretan ez baita eskolarik egongo-.

Parte hartzaile guztiei aseguru bat egingo zaie, eta beharrezko baliabide teknikoak jarriko dira euren esku: arrantzan aritzeko ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak, amuak...), pisatzeko eta neurtzeko tresnak (metroak, baskulak, ontziak, balizatzeko zintak...), ikasteko materiala (dianak eta zehaztasun- eta jaurtiketa-materialak...), ordezko piezak eta abar. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gogorarazten du esparrua egokitu egin dela ezintasun fisikoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko.

Duela hamarkada bat arrantza eskola abian jartzea erronka handia izan zen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarentzat eta Bizkaiko Arrantza Federazioarentzat. Hala ere, proiektuak hasieran espero zena baino guztiz emaitza hobeak izan ditu. Horiek horrela, 2017. urtean, guztira 1.400 ikasle aritu ziren kirol-arrantzan.

Horrez gain, harrapaketa-kopuru handiak, baita sailkatutako espezieen aniztasunak ere, zera islatzen dute: itsasadarrak osasun ona daukala eta urak ingurumenaren aldetik berreskuratzen ari direla. Ur Partzuergoak bildutako azken datuen arabera, ibilguaren ingurumeneko jarraipen-planaren barruan, guztira 57 arrain-mota eta 34 krustazeo-mota erregistratu dira, eta urraburua, perloi iluna, balistidoa edo eiherazain handia bezalako arrainak eremu berrietan agertu dira. Horrenbestez, estuarioa berreskuratzen eta biodibertsitatea areagotzen ari dela esan dezakegu.

Aurreko urteetan bezala, Arrantza Eskolak Aste Nagusian zehar ere irekiko ditu ateak;halaber, udazkeneko denboraldia irailaren 16an hasiko da. Doako jarduera bat da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120