Goierri eskolako ikasleek egindako robota saritua izan da

Mondragon Unibersitatea eta Orona Fundazioaren jardunaldietan Goierrikoen robota izan da lehena

2018(e)ko martxoaren 14a, asteazkena - 10:59etan eguneratua

Goierri Eskolako hirugarren mailako ikasle irabazleak.

Goierri Eskolako hirugarren mailako ikasle irabazleak.

Galería Noticia

Goierri Eskolako hirugarren mailako ikasle irabazleak.

ordizia- Albiste onak iritsi zaizkie Goierri Eskolako 3. mailako Ingeniaritza Mekanikoko ikasle batzuei. Izan ere, Ion Etxezarreta, Xabi Galarraga, Irene Gastesi, Pablo Martín eta Julen Sarasolak egindako robot edo sumobotaren proiektua saritua izan da lehen sariarekin Mondragon Unibertsitateak eta Orona Fundazioak elkarlanean antolaturiko III. PBL Day, Project Based Learning, jardunaldietan.

Bost ikasleek 1.000 euroko proiektu onenaren saria eskuratu dute egindako lanari esker. Noski, proba bat gainditu behar izan dute hori eskuratzeko eta fabrikatu duten robota gai izan da lehia gunetik aurkaria botatzeko edo iraularazteko, eta horrekin batera etorri zaie ikasleei garaipena.

erakuslehioaOrona Ideon egiten den PBL Day jardunaldiaren helburua ikasle zein irakasleek urtean zehar egiten diren proiektu ezberdinak ezagutzea da, horrela, ikusteko ea zein proiektutan egoten diren murgilduta hilabeteetan. Aurtengo urtean, 446 proiekturen artean, 27 izan dira aukeratuak erakusgai jartzeko, eta normalean, aukeratuak izaten dira ikasitakoak ondoen islatzen dituzten lanak direlako. Aukeratutako guztiak PBL metodologia tarteko landutakoak dira.

Urtero, ikasleei arazoei soluzioak bilatzera bideratutako proiektu bat planteatzen zaie ikasgelan eskuratutako ezagutza guztiak praktikan jartzeko asmoarekin. Azken urteotan, erronka ezberdinei egin diete aurre ikasleek, hala nola, katastrofeetako erreskate robota edota teniseko pilotak jaurtitzen dituen prototipo baten fabrikazioa egin dituzte, azken kasu horretan jokalariak ez dezan izan beste lagun edo entrenatzailearen beharrik. - M.A.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120