%83 ospitale publikoetan arduratu ziren

Euskadiko akutuen ospitaleek 242.171 ospitaleratze erregistratu zituzten 2016an

Ia %40 gaixotasun digestibo, zirkulatorio eta arnasbideetakoengatik

EP - 2018(e)ko martxoaren 14a, asteazkena - 13:52etan eguneratua

Basurtuko ospitalea basurto

Basurtuko ospitalea (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Basurtuko ospitalea basurto

Euskadiko akutuen ospitaleetan 242.171 ospitaleratze erregistratu ziren 2016an;ia %40 gaixotasun digestibo, zirkulatorio eta arnasbideetakoengatik, Eustaten arabera. Akutuen ospitaleetan, kirurgia anbulatorioan;76.098 pertsona arduratu ziren, kasu gehienetan begiaren gaixotasunengatik.

BILBO. Ohiko ospitaleratzeei dagokionez (ohe bat okupatzen delarik), pertsonen %83 ospitale publikoetan artatu ziren;%17 pribatuetan. Azkeneko hauetan patologia ugarienak muskulueskeletikoak izan ziren(%18).

Emakumeen ospitaleratzeak (%50,3) gizonen datuen (%49,7) antzekoak badir ere, erditzea eta haurduntzea kanpo utzirik (normalean ez baitira izaten osasun-arazo), gizonek %54,3 eta emakumeek %45,7 baino ez zuten erregistratu.

Adinekoek ospitaleratzeen erdia suposatzen dute: ospitaleratutako %47,1ek 65 urte edo gehiago zeuzkan, eta %20,8k 80 urte edo gehiago zituen.

Ospitaleratzeen zergatien artean, ohikoenak aparatu digestiboenak izan ziren, (%13,3rekin), ondoren, zirkulatorioak (%12,7), arnasbidearazoak (%11,4), tumoreak (%9,9), eta traumatismo eta lesioak (%8,9).

Emakumeen artean, haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa kanpo (%16,7), ospitaleratzeen arrazoiak izan ziren: aparatu digestiboa (%11,4), patologia ugariena behazun_maskuriko harria izan zenean; zirkulatorioa (%10,3) gutxiegitasun kardiakoa nagusi zenean eta, azkenik, arnasbideak (%9,8) pneumonia nagusi denean.
Gizonen artean hiru kausa nagusiak emakummeen berberak dira;hala ere, iztaiko hernia da nagusi aparatu digestiboen gaixotasunen artean.

DIAGNOSTIKO-MULTZO HANDIAK
0-14 urtekoen artean ospitaleratze gehienak arnasbideengatik etaerdiberriarokoengatik izan ziren;15-44 urte bitartean haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa (%37);adinean aurrera joan ahala bestelako patologiak izan ziren ospìtaleratze-zergatia: 45-64 urte bitarteko pertsonen artean digestiboak eta tumoreak;zirkulatorioak 65 urtetik aurrera.

Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa kanpoan, ospitalizatuen batez besteko adina 61 urte izan zen;72, gaixotasun zirkulatorioen kasuan. Tumoreetan izan ezik (titi-minbiziaren eraginagatik), batez besteko adina ospitaleratzean txikiagoa da gizon artean;alderik handiena traumatismo eta lesioengatikoetan (53 urte;emakumeek 66).

Hil ziren ospitaleratutako pertsonak %3,1 izan ziren. Haietan, eragile nagusiak zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (%21,8), tumoreak (%21,1) eta arnasbideetakoak (%17,7) izan ziren.

Batez besteko ospitale-egonaldia 5,3 egunekoa izan zen. Egonaldirik luzeenak buru-nahasteek (13,2 egun), jaiotza-ingurukoek (10,3), gaixotasun infekziosoek (8,6) eta tumoreek (6,8) eragin zituzten.

KIRURGIA ANBULATORIOA
Kirurgia anbulatorioaren modalitatea, non artatzen diren prozesuak ospitaleratze egunean bertan burutzen diren, pixkanaka ordeztuz doa ohiko ospitaleratzea.
Anbulatorioan osasun-arretaren 76.098 kasu artatu ziren, %39 begiaren gaixotasunak, batez ere lausoa, bereziki 65-79 urte bitarteko emakume artean, arazorik tratatuena izanik.

Bigarren muskulueskeletikoak izan ziren (%11,2);ugarienak meniskoa gizonengan izanik eta juanikotea emakumeengan. Azkenik, hirugarren, aparatu digestiboaren arazoak (%9,8). Hauetan, gizon gehiago (%13,2) izan ziren ospitaleraturik;emakume baino (%6,8), gaixotasunik ohikoena iztaiko hernia izanik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120