Zirrikituetatik begira

Zigorrak

Rikardo. Arregi - Miércoles, 14 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

1572ko abuztuaren 22an protestante frantsesen, higanoten, buruzagi Gaspard de Coligny tirokatu zuten Pariseko kale batean. Coligny bizirik atera zen atentatutik, ezkerreko besoan eta eskuineko eskuan zaurituta, eta etxera eraman zuten sendatzeko. Baina buruzagi protestante guztien hilketa antolaturik zegoen ordurako eta 23an bertan Gisako dukearen gizonetako batek, Besme izenekoak, etxera sartu eta Coligny hil zuen daga batez. Horrela hasi zen San Bartolome gauaren masakrea. Besme ez zen lasai gelditu: Colignyren gorpua leihotik bota zuen eta, jadanik kalean, zikiratu zuen (barrabilak moztu, alegia), erraiak atera eta burua ebaki zion erregeari bidaltzeko (Aita Santuari bidaltzea zen azken asmoa). XVI. mendean norbait hiltzea ez zen nahikoa norbait hori benetan akabatzeko, herio-tzaren ondoan erritu sorta bat zetorren hildakoa zigortzen, hiltzen, jarraitzeko, betiko atseden balizkoa eragozteko: Colignyren gorpuzkinak arrastaka eraman zituzten haurrek (bai, haurrek) Parisko kaleetan barna (lurra), Sena ibaira bota (ura), erre (sua) eta azkenik oinetatik zintzilikatu (airea) garaiko urkamendi ofizialean.

XXI. mendean ez gara hain basatiak. Gurean ez dago heriotz zigorrik, baina ez dakit zer aterako litzatekeen horri buruzko galdeketa egingo balitz. Gurean ez dago biziarteko espetxe zigorrik, baina badugu espetxealdi iraunkor berrikusgarria deitzen den antzeko kontu bat. Hain basatiak ez izateaz gain, baditugu hi-tzak ezeroso diren gauzak izenda-tzeko. XVI. mendean hiltzea ez zi-tzaien nahikoa iruditzen norbait zigortzeko, eta orain hamar, hogei edo hogeita hamarreko espetxe zigorra ez zaigu nahikoa iruditzen kriminalak zigortzeko, bizitza osoa ere ez litzaiguke nahikoa irudituko. Espetxeak orain, gainera, erosoak omen dira batzuek esaten dutenaren arabera: liburutegiak dituzte eta gimnasialekuak, otorduak dituzte eta zerbitzu medikuak. Burdinazko kate lodiz beteriko ziega heze ilun batekin konformatuko ginateke? Ez dut uste. Arnaldo Otegik kartzelaren banalizazioaz hitz egin berri du;ez zaio arrazoirik falta.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120