uztailaren 4tik 8ra

Charenée Wadek, Billy Hartek, Joshua Redmanek eta Tomatitok borobilduko dute Getxoko Jazzaldia

Aurretik iragarritako Kenny Garrett eta Michel Camilori gehitu dira. Kontzertuak ikusteko sarrerak martxoaren 28 egongo dira salgai

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 14a, asteazkena - 11:34etan eguneratua

Getxoko Jazzaldia.

Getxoko Jazzaldia.

Galería Noticia

Getxoko Jazzaldia.

Getxoko Jazzaldiaren 42. edizioaren kartela osatuta dago. Charenée Wade abeslaria, Billy Hart bateria-jotzailea, Joshua Redman saxofonista eta Michel Camilo piano-jotzaileak, Tomatito flamenko-gitarristak, Kenny Garrett eta Chano Domínguez serrendan gehitzean azkenak izan dira.

BILBO. Guztira, Euskadiko jazz denboraldia zabalduko duen jazzaldi bizkaitarrak 16 saio hartuko ditu uztailaren 4tik 8ra.

Getxoko Udalak ohar baten bidez baieztatu duenez, Charenée Wadek abian jarriko du jazzaldia uztailaren 4an. Abeslari estatubatuarra "etorkizun handiko izena da" nazioarteko eszenan. "Bere tinbreak, dinamika harrigarriaz erabilita, Betty Carter eta Sarah Vaughan gogora ekartzen ditu" eta horrek dituen "berezko ñabardurak" egungo jazzaren abangoardiari lotuta daude. Getxon, besteak beste "Offering" diskoaren kantak aurkeztuko ditu. Lan hori bere erreferentzia handienetako Gil Scott Heronen omenez egin zuen Wadek.

Uztailaren 6an, ostiralean, Billi Harten (1940, Washington D.C.) txanda izango da, jazz arloko "bateria-jotzaile handienetako bat". Izan ere, bere ibilbide luzean zehar, perkusionista amerikarrak ospe handiko artistekin jardun da elkarlanean, esaterako Otis Redding, Montgomery Brothers, McCoy Tyner, Wayne Shorter, Joe Zawinul, Pharoah Sanders, Marian McPartland, Herbie Hancock eta Stan Getzekin. 90eko hamarkadan jarduera "bizia" hasi zuen irakasle gisa Oberlin Conservatory of Music-en eta baita beste musika eskola batzuetan ere. Lider moduan 11 disko grabatu ditu eta 70 hamarkadatik egun arte kolaboratzaile gisa eginiko diskoak "kontaezinak" dira.

Getxon, laukote formatuan ariko da eskarmentu handiko musikaria Joshua Redman (1969, Berkeley) saxo-jotzailea gonbidatu berezia izango duela. Redman jazz eszenan nabarmendu zen 1991. urtean Thelonius Monk nazioarteko saxo lehiaketa ospetsua irabazi ondoren eta John Coltranen oinordekoa omen zen kritikarien ustez. Bere jardueran zehar "jazzaren izen handiekin" aritu da, esaterako Chick Corea, Jack DeJohnette, Bill Frisell, BB King, Branford Marsalis, John Scofield, Toots Thielemans eta McCoy Tyner.

Michel Camilok (1954, Santo Domingo) eta Tomatito (1958, Almeria) gitarra-jotzaileak osatutako bikoteak amaiera ezin hobea jarriko dio jazzaldiari uztailaren 8an. Orain dela 30 urte baino gehiago aritu ziren elkarlanean lehenengo aldiz, 1984ko Madrilgo Jazzaldian, hain zuzen ere. Jazzaren munduan pianoa eta gitarraren elkartasuna "ez da emankorra gertatzen, horren sonoritatea uztartzea oso zaila da eta. Hala ere, bikoteak egin duen lanak "behera bota egin du aurriritzi hori eta eredu bilakatu du".

'Spain', 'Spain Again' eta 'Spain Forever' disko-trilogian begi-bistan dago armoniak lantzeko eta aurrekaria izan den errepertorioa sortzeko ahalegin handia. Bere ibilbidean zehar flamenko eta latin jazz nahasketa orekatua gauzatu dute eta, horri esker, Disko Instrumental Onenari emandako 'Spain Forever' diskoa irabazi zuten.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120