Erraiak izan zen opera prima

Bi artista gazteen inguruko “puzzlea” osatu du Sarriugartek

Elgoibarko idazleak bere bigarren lana aurkeztu du, ‘Azal errea’, Elkarrek argitaratua

Harri Fernández - 2018(e)ko martxoaren 14a, asteazkena - 10:57etan eguneratua

Danele Sarriugarte, atzo, Donostiako Elkar liburudendan.

Danele Sarriugarte, atzo, Donostiako Elkar liburudendan. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Danele Sarriugarte, atzo, Donostiako Elkar liburudendan.

donostia- Danele Sarriugartek bere bigarren lana aurkeztu zuen atzo, Azal errea, Donostian izan zen prentsaurreko batean. Idazleak, Antxiñe Mendizabal Elkarreko editorearekin batera, eleberri berriaren nondik norakoak azaldu zituen.

Mendizabalen ustez eta Erraiak, Sarriugarteren opera prima, erreferentzia bezala hartuz -Igartza Beka irabazi zuen lan hark-, Azal errean "Danele aurkituko dugu, baina ez Erraiaken aurkitu genuen Danele bera".

"Azala erre, indartu dadin". Hauxe da liburuaren ideia nagusia. Bi artista gazteen istorioa kontatzen du, Miren eta Jon, egungo sare sozialen eta ikuskizunaren gizarte post-industrialean. Kontakizuna diruz beteriko gutun-azal batekin hasten da, Mirenen estudioan norbaitek utzitakoa. Hortik abiatuta, modu ez kronologikoan, "puzzle baten antzera" testu laburren bitartez bi pertsonaien istorioa kontatuko du eta nola arrakastak, egoak eta itxurakeriak artisten bizimoduan pisu asko duten. "Unibertso horretan mugi-tzen dira. Ez da beste zenbait arazotaz hainbeste hitz egiten. Bi pertsonaiak artearen munduarekin erlazionaturik daude", azaldu zuen idazleak.

Mendizabalek, bere aldetik, adierazi zuen eleberri "arina" eta "irakurterraza" dela. "Normalean ez dira biak goi mailako nobela bati egozten zaizkion ezaugarriak baina esango nuke horiek direla hain justu lan honen eta idazlearen aldeko ezaugarriak", esan zuen editoreak eta gerora gehitu zuen Azal erreak istorio "xume" bat kontatzen duela "nobela oparo eta sakon batean". "Arintasuna eta irakurerreztasuna ez dago kontrajarria nobelaren aberastasunarekin eta oparotasunarekin. Talentu handia behar da hori egiteko", laudatu zuen.

sorkuntza prozesuaHiru atalek eta epilogo batek osatzen dute liburua. Halere, badauka amaieran oso eskertza berezia, Sarriugartek sorkuntza prozesua azaltzeko erabili duena.

Obra hau aurrera eramateko "tiraka eta bultzaka" ibili dela onartu zuen atzo autoreak. 2015ean hasi zuen, garai horretan idatzi zuen lehen pasartea, gaur arte osorik iritsi den zati bakarrenetarikoa, eta liburari izena ematen diona.

Liburuaren lehen lagin bat Joseba Jaka bekara bidali zuen 2016ean. Aurreko urtean, gainera, Irun Hiria Literatur Lehiaketara bidali zuen. Horretara, lagina beharrean, eleberri osoa bidali zuen, "ez ordea justu hauxe".

Ez bata, ez bestea. Sarriugartek ez zuen sariketa horietakorik irabazi eta, onartu zuenez, bere garaian pena eman bazion ere, orain eskertu egiten du. "Bi sari horien bultzadekin konturatu nintzen benetan istorio hau kontatu nahi nuela", esan zuen eta gerora gehitu zuen argitaratu den bertsio "berri eta laburrago honekin" askoz erosoago sentitu dela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120