Zirrikituetatik begira

-ismoak

Josu Torre - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

KANPAINA inoiz baino indartsuagoa, bortitzagoa, latzagoa iruditu zitazaidan baina ondorioak, dena den, goleadaz gainditu zituen ikusmin edota aurreikuspen denak. Aurtengo M8k espero zuen marea gora edo marea bizitik harago tsunami ikusgarri bat bilakatu da. Oraintsu samar ikasi dugun hitz horrek, tsunamiak alegia, konnotazio onik ez digu ematen, sarraski itzelaren eragilearena baizik baina, sorgiñekin jazotzen den bezala -heuren artean onak eta txarrak direla-, osteguneko tsunamia positibotzat hartuko dugu, sarraskirik inon egitekotan izaki atzerakoien burmuinetan -Munillarenean kasurako- egin duelako, ez mundu honen joera baikor aurrera eraman nahi dutenetan. Ez naiz esku hartze kopuruetan nahasiko, bai ordea aipamen berezia egingo ariketa honetan Bilbao Munduko kapital bilakatu zela, jende kopuruz zein jardueren anitztasunean eredu bihurtuz. Ohiko harrokeria gabe, hedabideetan nabarmen azaldu diren argazkiak dira esan dudanaren lekuko. Emozioz bete ninduen Udaletxe inguruan ez ezik, Areatzan, Erribera merkatu aurrean edo iluntziko manifan hainbeste emakume alai eta bizi ikusteak. Hiriburu gehienetan antzekoak izan zirela eta herri txikiagoetan beste hainbeste, indartu besterik ez du egiten Bilbokoaren meritua.

“Emakumek gelditzen ba gara mundua geldituko da” izan zen M8 horretarako eslogan edo planto egiteko deia. Jakina da mundua ez dela gelditu, onerako eta txarrerako bere bidean darrai. Espero dezagun gure kon-tzientziak pixka bat onbideratuz darraitzea eta opa eta desira dugun jenero arteko berdintze edo oreka bidean izatea. Edo, eguenean ikusia egunerorako ikasia izatea.

“Gora borroka feminista” izan zen Bilboko mobidetan gehien edo ozenen entzun zen aldarria. Miresmena merezi du bide eta modu anitzetan amesten dugun berdinketa horren alde feministek daramaten urteetako lana eta enpeinua, baina aurtengo tsunamia zinezko inflexio une bat bilakatu dela emakumeek ekintzaile horiek gaidituz hartu dutelako protagonismoa. Emakumeek, ezelako -ismorik gabe.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120