Talaieroa

Berdintasun klausula

Erramun Osa - Martes, 13 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Pelikulabat ikusi ondoren, zenbat bider esan... entzun dugu ikusitako hori pelikuletan gertatu ohi dela soil-soilik? Segur aski, askotan! Kontua da Stacy L. Smith-ek, 2014. urtean, The Hollywood Reporter izeneko aldizkarian, artikulu bat idatzi zuela goiburuan aipatzen dena aldarrikatuz. Izan ere, 2013. urtean arrakasta handiena izan zuten ehun pelikula adibidetzat hartu eta ezkutuan zegoena, hizpide bilakatu nahi ez zena, azaleratu baitzuen.

Hollywood-eko zinema industrian, emakumeek eta gizonek jasotzen zuten soldatetan alde esanguratsua zegoen -eta dago-;emakumeek, askotan, gizonen nagusitasuna azpimarratzen zuten rolak betetzen zituzten... eta AEBetako gizarteko gutxiengo etnikoek -beltzak, asiarrak, hispanoak eta abar- zein bestelako taldeak -gayak, lesbianak, transexualak, guraso bakarreko familiak eta abar- oso gutxitan azaltzen ziren... eta, azaltzen zirenean, gizartean nagusi diren aurreiritzien arabera agertzen ziren. Ondorioz, proposaturiko berdintasun klausularen xedea da, besteak beste, kontratuetan-eta errealitate hori ezabatzeko xedapenak jasotzea, betiere, gizartean berdintasuna eta, ororen gainetik, pertsona guztiekiko errespetua ziurtatzeko asmoz.

Aurreko astean, martxoaren 8ko deialdiaren harira, berdintasuna gauzatzeko urrats eragingarriak eskatzeko, gure herri eta auzoetan jende ugari bildu da. Azpimarratzekoa da pertsona desberdinak bildu zirela egun horretako aldarrikapenen inguruabarrean. Nolanahi ere, komeni da aldarrikapenak gauzatzeko urrats zehatz eta eragingarrien norabidean pausoak ematea, nire ustez. Ondorioz, berdintasun klausula ezartzea izan daiteke har daitekeen neurrietako bat, herri-erakundeetan hasi eta eremu pribatura iritsi daitekeena. Halakoetarako, adostasun politikoa eta soziala beharko dira... baina ezin uka daiteke era honetako neurriek eragin dezaketena, gizarte berdinagoa eta kohesionatuagoa hezurmami-tzeko orduan.

Izanen da halako xedapen bat jasotzea askatasunari iseka egitea dela dioenik... baina, gizarte-joerak ez dira berez aldatzen, ehunka urtetan ikusi ahal izan dugun bezala. Gizarte-joerak aldatzen joateko deserosotasunak onartu behar ditugu -zailtasunak dituzten giza taldeen inklusio politikak, emakumeen presentzia eta ekarpena areagotzeari begirakoak eta abar- desberdintasun horien arrimuan onurak izan ditugun guztiok... era horretara delako posible berdinak garen guztiok berdintasunean duintasunez bizi ahal izatea. Aurrekoak jarrera proaktiboa eskatzen du gizartearen, hedabideen, sindikatuen, alderdien, enpresari-taldeen zein bestelakoen aldetik, jarrera eredugarria herri-erakundeen partetik, bai eta eremu pribatuan eragiteko sustapen politikak zehaztea eta abian jartzea ere, ondoren, guztiok bete beharreko araubidera jauzi eginez.

etiquetas: erramun osa

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120