75 milioi euroren truke

CAFek 10 unitatez hornituko du Bartzelonako metroa

Unitate horiek 1, 3 eta 5 lineetara esleituko zaizkie

EP - 2018(e)ko martxoaren 13a, asteartea - 11:56etan eguneratua

Una unidad del modelo de CAF Civity NS destinado a Holanda.

Una unidad del modelo de CAF Civity NS destinado a Holanda.

Galería Noticia

Una unidad del modelo de CAF Civity NS destinado a Holanda.

Bartzelonako Metropoliko Garraioen (TMB) Administrazio Kontseiluaren kontratazioko batzorde delegatuak CAF hautatu du hiriko metro-sarea 10 trenez hornitzeko. Ekintza, 75 milioi euro baino gehiagokoa izango da CAFentzat.

BILBO. CAFek jakinarazi duenez, Unitate horiek 1, 3 eta 5 lineetara bideratuko dituzte linea horietako material mugigarria areagotzeko eta gero eta handiagoa den linea horietako erabiltzaileen kopuruari aurre egiteko asmoz.

Zehatz esanda, eskariak 6000 serieko lau tren jasotzen ditu 1. linearako, 5000 serieko bi tren 3. linearako, eta modelo bereko beste lau 5. linearako. Unitate horiek aurretik CAFek Kataluniako hiriburuko metropoliko sarerako hornitu zituen 100 unitate baino gehiagoei batuko zaizkie.

Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) erakundeak iragarri duen moduan, trenak erosi izanaren helburua 2020. urtera begira enpresak planifikatu duen metroko eskaintza hobetzea da. Horiei esker, lanegunetako puntako orduetan, edukiera % 20 handituko da.

Hala, Bartzelona eremuan gertatu den garraio publikoaren erabilera-eskariaren igoerari (metroaren eta sistema osoaren errekorrak hautsi zituzten 2017an) aurre egin ahal izango diote. Horrekin lotuta, gainera, mugigarritasuneko eta ingurumeneko politika publikoei esker, epe ertainera begira joera hori mantendu egingo dela aurrez ikusi dute.

2020

Hain zuzen ere, 2020. urterako helburu gisa aldi berean zirkulazioan 144 tren izatea ezarri dute;hau da, gaur egun baino 17 gehiago, eta 2017ko urtarrilean baino 24 (% 20) gehiago.

Bere partez, CAFek azpimarratu du proiektu berri horrek "mundu osoko hiri nagusietako batzuek CAFeko unitateek zirkulatzen duten garraio-sareetan jarri duten konfiantza berretsi duela. Hiri horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Washington, Mexiko DF, Erroma, Brusela, Hong Kong, Aljer, Sao Paulo, Txileko Santiago, Medellín, Istanbul, Bukarest edo Helsinki".

Era berean, proiektuak "CAFeko egungo eskari-zorroa , 2017. urtearen amaieran 6.265 milioi eurokoa zena, indartu egin du eta enpresaren historian errekor berria" ezarri da azpimarratu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120