asteazkenenan, arratsaldeko 19:30ean

Bidebarrietak “La ciudad de la lluvia” thrillerraren aurkezpena jasoko du

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 13a, asteartea - 11:22etan eguneratua

Alfonso del Río eta Juan Mari Aburto.

Alfonso del Río eta Juan Mari Aburto.

Galería Noticia

Alfonso del Río eta Juan Mari Aburto.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Alfonso Del Río abokatu eta idazle bilbotarraren “La ciudad de la lluvia” (Destino argitaletxea) lehen nobelaren aurkezpena eskainikodu bihar, azteazkena, martxoak 14an.

BILBO. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Egilea, kulturan eta literaturan espezializatutako César Coca kazetariarekin eta Pablo Sanz Deloitte Legaleko bazkidearekin arituko da solasean.

Alfonso del Río (Bilbao, 1980) Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearekin batzartu zen joan den otsailean, ‘Ancora &Delfin’ argitaletxearen arduradunak tarteko zirela, Bilbo erreferentetzat hartu duen ‘La Ciudad de la Lluvia’ izenburuko thrillerra aurkeztu eta istorioaren zenbait xehetasun aurreratzeko asmoz.

Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, eta bere eguneroko jardunean abokatu, aita eta idazle egitekoak uztartzen ditu. Abokatu gisa, nazioarteko bufete batean egiten du lan, eta irakasle lanetan dihardu UPV/EHUn eta Deustuko Unibertsitatean. 2017an Estatuko abokatu gazte onenen artean aukeratu zuen Iberian Lawyers-ek, Forty under Forty sari garrantzitsuaren bitartez.

Del Ríok zenbait liburu espezializatutan hartu du parte, baina ekarpen horiek ez zuten literaturarako zuen jakin-mina asebete. Izan ere idazle izatea edo zaletasun ihes egiteko bide gisa erabiltzea inoiz pentsatu ez bazuen ere, Del Ríok idazteko eta beste bizimodu batzuetan murgiltzeko beharra sentitzen zuen. Horrela, duela hamar urte baino gehiago hasi zen argitaratu berri den “La ciudad de la lluvia” lanaren lehenengo zirriborroak prestatzen.

“La ciudad de la lluvia”, gizakiak barruan duen hoberena eta txarrena biltzen dituen thrillerra da. Handinahiaren, maitasunaren eta pertsonen arteko konplizitatearen botere magnetikoari buruzko istorioa da, eta pertsona guztiok daukagun eta betirako itzalpean gorde ezin daitekeen aurpegi ezkutu hori erakusten du.

Horrela, laurogeiko hamarkadaren hasierako Bilbon, hiru heriotza misteriotsuk, elkarren artean itxuraz inolako loturarik ez duten zenbait pertsonaiaren patuak elkartuko dituzte. Alain Lara Athletic taldeko jokalari gazte eta etorkizun handikoak, bere aitona Rodrigok beti ere ezkutuan gorde izan duen berrogeiko hamarkadako argazki zaharra aurkitu du. Argazkian agertzen diren pertsonaia guztietatik, Alainek aitona ezagutzen du, eta baita gaur egun Banco del Norte erakundearen presidente izateko hautagaia den Ignacio Aberasturi Bilboko enpresari garrantzitsua ere. Bien bat bateko desagerpen arraroak, beste gertakari batzuekin batera, iragan ilunera eramango duen ikerketari ekitera bultzatuko du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120