Zirrikituetatik begira

Egiak purrustada artean

Ana Urkiza - Lunes, 12 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Ana Urkiza, columnista.

Ana Urkiza, columnista.

Galería Noticia

Ana Urkiza, columnista.

askori, lotsagarria irudi zaigu Ana Beltran PPko Nafarroako legebiltzarkidearen purrustada. Soziolinguistikako Klusterreko ordezkariek euskararen erabilerari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu zituzten Nafarroako Legebiltzarrean Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeek eskatuta. Aurkezpena euskaraz egin zuten itzulpen zerbitzuaz lagunduta.

Ana Beltrani, ostera, euskaraz aritu ziren klusterreko kideak “molestatzera” baizik ez zirela joan iruditu zi-tzaion eta halaxe jakinarazi zien, historia, geografia eta hizkuntzalaritza klaseak emanez. Nafarroa ez dela Euskal Herria jakinarazi zien, euskaraz aritzea gainontzekoak (gehiengoa) ez errespetatzea eta iraintzea dela eta inork ezagutzen ez duen hizkuntzan hitz egitea, bazterrak nahasi eta erreala ez den egitate bat bultzatzea.

Mingarriak baino areago kokaezinak izan ziren Beltran anderearen hitzak. XXI. mendean, Espainiako estatuan espainolaz gain ofizialak diren beste hizkuntzetako batean aritzea “molestatzea eta iraintzea” dela esaten en-tzutea.

Tamalez, ohituta gaudela ez genezake. Gure belarrientzako ez dira berriak tankera honetako jakinarazpenak, are gutxiago Euskararen Herriaren Hegoaldetik datozenean.

Beltran anderearen purrustadaren zati batekin geratzen naiz, ordea. Nafarroan inork ez duela euskaraz egiten esan zuen, ez eta legebiltzarkideek ere. Eta engainatia eta manipulatzailea zela eman nahi zuten argazkia zeren eta legebiltzarkideak eurak ere ez zirela gai, euskararen kasuan, exenplua emateko.

Belarrian ezezik, eztarrian ere tenkatuta gelditu zitzaizkidan Beltranen azken hitzok. Zeren eta euskararen alde ari diren zenbat erakunderen lana gelditzen da indargabetuta, lan hori defendatu behar duten politikariek, euskaraz egiten ez dutelako. Ez legebiltzarrean, ez eta euren eguneroko bizitzan ere.

Azken hau, PPkoei ere, eta bada esaterik, koherentzia falta iruditzen zaie.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120