«Muga» erakusketa

Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga 50 argazkitan, Bizkaiko Foru Liburutegian

Jesús Mari Arruabarrenaren argazkien erakusketa, martxoaren 15etik apirilaren 30era

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 12a, astelehena - 12:09etan eguneratua

Jesús Mari Arruabarrenaren argazkietariko bat.

Jesús Mari Arruabarrenaren argazkietariko bat.

Galería Noticia

Jesús Mari Arruabarrenaren argazkietariko bat.

Bizkaiko Foru Liburutegiak sustatu ditu «Muga» tituluaren bildu diren argazkien erakusketa eta liburua. Esposizioa, Foru Liburutegiaren Areto Nagusian egingo da, martxoaren 15etik (osteguna) apirilaren 30era.

BILBO. Bertan,Iparraldeko eta Hegoaldeko mugan egindako argazkiak egongo dira ikusgai;zehazki, erakusketaren komisario eta argazkilari Jesus Mari Arruabarrenak zuri-beltzean egindako berrogeita hamar argazki.

Autoreak kartografia fisiko eta emozionala egin du lan horren bitartez, eta, paisaiaz gainera, bere barnea ere begiesten du ibilbide horretan.

Liburuak ardatz bi ditu oinarri: Orson Welles-en «Pays Basque» dokumentala, eta argazkilariak mugaren trazatuari eta Wellesen beraren pausoei jarraituta egin duen bidaia.

Lan honen helburuak honako hauek dira: izaera propioa duen komunitate bat, mugak banatua, erakustea;irudien bitartez, batez ere Gerra Zibilaren ondorengo hamarkadetako banalerroak sortzen zuen bizimodua nolakoa zen erakustea;eta hurreko historiari buruzko lekukotza ematea.

Jesús Mari Arruabarrena

Jesús Mari Arruabarrenak hainbat tailer eta mintegitan parte hartu du (Antoine D´Agata, Giorgia Fiorio, Ricky Dávila, José Manuel Navia, Juan Valbuena, Matias Costa, etab.)

«Muga» bere zazpigarren argazki-liburua da. Aurrekoak hauek dira: Viejos oficios en decadencia (1995), Última generación (2002), Baserria. Oroimenari loturik (2005), Gertukoak / Ausencias (2010), MOO (2013) eta Friederike (2016).

Argazki-ikastaroak ematen ditu Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait kultura-etxetan, bai eta UEUn ere (Udako Euskal Unibertsitatea).

Egin dituen erakusketen artean, nabarmentzekoa da Noctis Labyrinthus proiektuaren barruan egin duen Moo erakusketa. Lan horren erakusketak egin ditu Elorrioko Casajara jauregian, Durangoko tren-geltoki zaharrean (2013), Markinako antzinako kartzelan eta Madrilgo Centro Internacional de Fotografía y Cine EFTI zentroan (2015).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120