dibertsiorako espazioak

Bilboko udalak 5.000tik gora plaza eskainiko ditu gazteek aisialdia eman eta kirola egin dezaten udan

Plaza horiek lau programarako dira: “Eguneko Udalekuak”, “Goizeko Udalekuak”, “Udan primeran kirola eginez” eta “Campus Bereziak”

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 12a, astelehena - 11:39etan eguneratua

Bilboko udalak 5.000tik gora plaza eskainiko ditu umeek eta gazteek aisialdia eman eta kirola egin dezaten udan.

Bilboko udalak 5.000tik gora plaza eskainiko ditu umeek eta gazteek aisialdia eman eta kirola egin dezaten udan.

Galería Noticia

Bilboko udalak 5.000tik gora plaza eskainiko ditu umeek eta gazteek aisialdia eman eta kirola egin dezaten udan.

Bilboko Udalak 5.060 plaza eskaintzen ditu 3-18 urteko umeek eta gazteek aisialdia eman eta kirola egin dezaten udako oporretan. Plazek, lau programarako dira: “Eguneko Udalekuak”, “Goizeko Udalekuak”, “Udan primeran kirola eginez” eta “Campus Bereziak”.

BILBO. Bilboko Udalak udako udaleku eta tailer hauek bultzatzen ditu aisialdirako aukerak eskaintzeko umeen oporretan, adingabekoen arteko harremanetarako espazioak sortzeko eta udan ere kirola egin dezaten. Horrez gain, programa hauek beste helburu nagusi bat dute: seme-alabak dituzten pertsonei lana eta familia bateratzen laguntzea.

“EGUNEKO UDALEKUAK” ETA “GOIZEKO UDALEKUAK”

“Goizeko Udalekuak” eta “Eguneko Udalekuak” programetan izena aurretiaz emateko epea GAUR, astelehena, hilak 12, hasi eta martxoaren 19ra arte luzatuko da. Guztira, 2.840 plaza dira 3-12 urteko umeentzat“. Hiru modutara eman daiteke izena: Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.eus), 01 / 944 010 010 informazio telefonora deituta eta Txurdinaga, Otxarkoaga, Ibaiondo, Deustu, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, Basurtu, Zorrotza, Errekalde, Castaños, Irala, Uribarri, San Ignazio eta Abandoko udaltegietako eta San Agustin eraikineko “Bilbao Klik” bulego elektronikoetan.

Programa bietako plazen zozketa martxoaren 22an (eguena) izango da. Emaitza kontsultatu ondoren, familiek inskripzioa egin ahal izango dute martxoaren 23tik apirilaren 10era bitartean. Udal udalekuetan parte hartzeko baldintza umeak Bilbon erroldatuta egotea da.

“Bilbao Balioen Hiria” goiburupean egingo dira jarduerak eta, hartara, txikienek euren egunean eguneko jardunaren funtsezko ardatz izan behar duten balioak jorratuko dituzte. Gainera, udaleku horietan, Udalak euskararen erabilera sustatuko du, ohiko hizkuntza izango baita komunikaziorako, eta, aldi berean, ez du ahaztu ingelesa bultzatzeak duen garrantzia;halandaze, programa horietako jolas eta jarduera batzuk ingelesez egingo dira egunean ordubetez.

“Eguneko udalekuak”: 3-12 urteko umeentzat (2006-2014an jaioak). Aurten, guztira 2.240 plaza eskaini dira.

Aurreko edizioetan bezala, “Eguneko Udalekuen” kasuan familiak astebete, 2 edo 3 aukeratu ditzake. Ekainaren 25ean hasi eta abuztuaren 31n amaituko dira. Aste Nagusiko astean ez dira udaleku hauek eskainiko, hau da, abuztuaren 20tik 24ra bitartekoan. Uriko auzoetako ikastetxeetan egingo dira, alde horretatik aurten bi ikastetxe gehiago daude, Txurdinaga-Otxarkoagako barrutian, Birjinetxe ikastetxea, eta Zorrotzako Fray Juan ikastetxea.

Udalekuek ordutegi malgua izango dute. Sarrera 09:00etatik 09:30era bitartean izango da eta irteera 16:00etatik 16:30era bitartean. Prezioa, berriz, 53,45 euro asteko (40,07 euro familia ugarientzat eta 13,35 euro DDSBE jasotzen duten familientzat).

“Goizeko Udalekuak”: 2018ko udako nobedadea da. Bilboko Udalak 600 plaza eskaintzen ditu 3-5 urteko umeentzat (2012-2014an jaioak) goizeko orduetan bakarrik. Sarrera malgua izango da, 09:00etatik 09:30era, eta, hortaz, ez da jantokiaren zerbitzurik egongo.

Udalekuak ekaineko aurreneko hamabostaldian egingo dira “Eguneko Udalekuen” ikastetxe berberetan, seme-alaba bat baino gehiago duten gurasoei umeak eraman eta ekartzeko lana erraztuz

Familiek astebete edo bi aukeratu ditzakete parte hartzeko. Udaleku hauen kasuan, prezioa 16,02 euro asteko (13,35 euro familia ugarientzat eta 8 euro DDSBE jasotzen duten familientzat).

Informazio gehiago: www.bilbao.eus, Udalaren Informazio-Telefonoa: 010 / 944 010 010 eta Gazteria eta Kirol Saila: 94 420 42 22 / 94 420 43 95 / 94 420 43 94.

“UDAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ” ETA “CAMPUS BEREZIAK”

Aurreko urteetan legez, aurtengo udan ere “Udan primeran kirola eginez” eta “Campus bereziak” programak abiatuko ditu Udalak. Bilbao Kirolak erakundeak antolatzen ditu programa horiek. Helburua 6-18 urteko adingabekoek kirola egin dezatela da eta lana eta familia bateratzen laguntzea. Guztira, 2.220 plaza dira, horietako 30 dibertsitate funtzionala dutenentzat gordeak.

Programa hauetan izena emateko epea apirilaren 25ean zabalduko da, Bilbao Kirolak-eko abonatuentzat eta apirilaren 27an abonatu bakoentzat. Inskripzio guztiak zein-nahi kiroldegitako salmentarako makinetan egin behar dira edota www.bilbaokirolak.com web orriaren bidez. Dibertsitate funtzionala dutenentzat gordetako plazetarako inskripzioak Euskal Kirol Egokituaren Federazioaren bidez GAITUZSPORT (Tf.: 622 022 063) egingo dira.

Sarrerako orduak malguak izango dira, 08:30etik 09:00etara bitartean eta irteera 14:00etatik 14:30era bitartean. Jarduerak euskaraz eta erdaraz egingo dira;hala ere, euskara izango da ohiko hizkuntza komunikaziorako.

“Udan primeran kirola eginez”: ekainaren 25ean hasi eta abuztuaren 10ean amaituko da. Interesdunek nahi hainbat asterako apuntatu daitezke. 6-12 urteko (2012-2006an jaioak) 2.025 umek honako jarduera hauek egin ahal izango dituzte: ur jolasak, herrikoak, alternatibakoak, igerilekua, taldeko kirolen hastapenak (saskibaloia, eskubaloia, futbola, boleibola, hokeya ... ), herri kirolak, tenisa eo padela, besteak beste.

Artxanda, Deustu, San Ignazio, Txurdinaga eta Errekaldeko Udal kiroldegietan egingo da. Hauek dira “Udan primeran kirola eginez” programaren prezioak asteko:

-Abonatuentzak: 5 eguneko asteak, 51 euro;4 eguneko asteak: 40,80 euro. 

-Abonatu bakoentzat: 5 eguneko asteak, 61,25;4 eguneko asteak, 49 euro.

“Campus Bereziak”: 195 plaza 6-18 urteko (2012-2000an jaioak) ume eta gazteentzat. Artxanda, San Ignazio eta Txurdinagako kiroldegietan egingo dira ekainaren 25tik uztailaren 2ra arteko asteetan. Kasu honetan ere interesdunek nahi hainbat aste aukeratu ditzakete. Campus horietako parte hartzaileek kirol hauek egin ahal izango dituzten: dantza modernoa, erraketaz egiten diren kirolak, gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa eta tranpolina.

“Kirol Campus Berezien” prezioa 76 eurokoa da abonatuentzat eta 182 abonatuta ez daudenentzat.

“Udan primeran kirola eginez” eta “Campus Bereziak” programetarako, Udalak autobus-zerbitzua jarriko du uriko zenbait lekutatik Artxandako kiroldegira joan ahal izateko. Aukerako zerbitzu honen kostua 20 eurokoa izango da.

Informazio gehiago Artxandako, Deustuko, San Ignazio, Txurdinaga eta Errekaldeko kiroldegietan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120