Zirrikituetatik begira

Mundua geldi

Juanra Madariaga - 2018(e)ko martxoaren 11a, igandea - 06:00etan eguneratua

ETA mundua gelditu zen. Esan zuten geldituko zutela, abisatu zuten, euren barneko bultzadarekin dena lotuko zutela esan zuten, eta horixe erdietsi dute. Emakumeok planto egin zuten eta mundua gelditu zen. Eta agian, harrezkero, dena ez da berdina izango. Agian, martxoaren 8ko mobilizazio beharrezko eta ikaragarriaren kontra agertu ziren ahots baboak kaleetan ikusi duten ahalmen feministaren aurrean larritu dira. Eta bazen garaia.

Ostegunean, emakumeok piraturiko diskriminazio eta zapalkuntza egoerak salatzeko eguna izan zen, eta argi eta garbi ikusarazi zen emakumeon indarrak gure gizartean duen inpaktu handia. Emakumeok egiten duten ekarpena desagertuko balitz, gizartea bere esparru guztietan geldiaraziko litzateke, izan ere, lan asko emakumeei begirakoak dira, prekarietatezkoak, txarrak, ezkutuko lan-merkatu batenak. Hortik dator enplegu bera izanik ere, gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala onartezina (Islandian, dagoeneko, delitua dena).

Grebaren harira, higuingarriak eta matxistak izan dira alderdi konstituzionalistetako hainbat buruk eginiko adierazpen patetiko eta groteskoak. Maila berekoak ere izan dira eliza katolikoaren handi-mandi sexu-gabekoen esaldi zerutiarrak. Ez dakite zein mundutan bizi diren, ez dakite zein den etxeetako eta kaleetako errealitatea. Euren prepotentzia mugarik gabekoa da, eta euren mapamundia arrosa kolorekoa. Delirio ekonomiko esplotatzailea bultzatzen duen politikarekin aurrera egiten duen estatuaren erretratu faltsua egiten dute, eta emakumearen aldeko aldarrien aurrean, ez entzunarena. Dena ondo doa esaldiaren asmatzaileak dira.

Estatuko hedabideetako egunkari eta sare sozialetan manipulazio lotsagarriak egin dira egun horretan, kapitalismoaren aurkako greba ere bultzatuz lehertzen eta loratzen ari den feminismoaren aurka, inolako argudio seriorik gabe, ezjakintasun absolutuarekin, aiherkunde ozpinduenarekin. Baina, greba feminista historikoa izan da Euskal Herrian.

Mundua gelditu zutela esan zuten, emakumeok, eta orain mundua eurena da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120