ibilaldia

Ze Esatek! talde gipuzkoarrak musika jarri dio Bihotz Gaztea ikastolaren taupadei

Atzo aurkeztu zen ‘Taup!’, datorren maiatzean Santurtzin ospatuko den Ibilaldiaren abesti eta bideoklip ofiziala

Sábado, 10 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Bihotz Gazteako eta Ze Esatek!-eko kideak. Argazkia: Juan Lazkano

Bihotz Gazteako eta Ze Esatek!-eko kideak. Argazkia: Juan Lazkano

Galería Noticia

Bihotz Gazteako eta Ze Esatek!-eko kideak. Argazkia: Juan Lazkano

Maiatzaren 27an ospatuko da Santurtzin aurtengo Ibilaldia eta Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuko duen Bizkaiko ikastolen jaiak, badu abestia eta bideoklipa. Ze Esatek! talde gipuzkoarrak musikatu du Bihotz Gaztea ikastolaren izaera eta historiaTaup! abestian.

Bilbo. “Pozik hartu genuen erronka. Soinu aldetik, kontsonantzia bilatu dugu, mundu guztirako kanta bat sortzea. Halako jaialdi batean ezinbestekoa dela uste dugu”, adierazi zuen Jabier Rodilek, Ze Esatek! Taldearen abeslariak. “Kantaren izenburua, Taup!, bihotzaren onomatopeia da. Soinu horrek biziaren indarra ezin hobeto adierazten baitu”, aipatu zuen Andone Ruiz Urangak, ikastolako zuzendariak.

Talde gipuzkoarrak egin du abestiaren musika eta, bestalde, Sustrai Colinak idatzi ditu Taup!-aren hi-tzak. Colinaren ekarpenak kontuan izan ditu Santurtziren ikurrak eta santurtziarren nortasuna. Horrexegatik, abestiaren hitzetan Serantes mendiak, sardinerek edota itsasadarrak bere garrantzia dute. “Hitzek adierazten dute gure ikastolak Santurtzin dituen erro sendoak”, esan zuen Ruizek. Ze Esatek! eta Sustrai Colinaz gain, La Basuk eta Joane Larreak ere parte hartu dute abesti honen sorkuntzan. “Hitz lapurtarrak, Sustrai Colinak idatzi baitu, gu gipuzkoarrak gara eta La Basu bizkaitarra da eta bere ekarpena egin du azken honek ere. Abesti borobil bat egiten saiatu gara eta horretarako zenbait elementu sartu ditugu”, aitortu zuen Rodilek.

Atzo, kantaz aparte, abestiaren bideoklipa aurkeztu zen. Bideoa Santurtziren eta Bihotz Gaztearen adierazlea da. Abestian bezala, itsasoak garrantzi handia du Juantxu Beloki eta Jone Novok egindako lanean. Bideoa Santurtziko kaian eta ikastolan grabatu zen eta agerian uzten du Ibilaldiak sortuko duen olatu urdina. “Bideokliparen irudietan Santur-tzirentzako hain garrantzitsua eta hurbila den itsasoak, gizakiak sorturiko muga artifizialak gainditzen ditu, portua eta kaia atzean utziz eta Bihotz Gaztea osatzen dugun komunitate-partaide guztiok, ikastolaraino olatu urdinen aparrean eramaten gaitu”, aztertu zuen ikastolako zuzendariak. Santurtziar tradizioen eta izaeraren isla izan nahi du aurtengo Ibilaldiak eta hori ikusiko da, adibidez, ekimenaren logoan. Garaikur horretan, bihotz handi baten barruan, bost sardinen irudia ager-tzen da. “Ikastola herrian indartsu errotuta dagoenez, Santurtzin ikurra den sardinaren protagonismoa agerian dago”, adierazi zuen Ruizek.

euskara bultzatu Aurten, Bihotz Gaztea bere 50. urteurrena ospatzen ari da eta Ibilaldia aukera paregabea izango da euskara Ezkerraldean zabaltzeko. “Dena prestatzen ari gara euskarari Ezkerraldean beste bultzada bat emateko”, esan zuen Ruizek. Bultzada horrek, ere, Bihotz Gaztearen etorkizuna hobetu dezake. Honenbestez, Ibilaldian lortuko den diruarekin, ikastola santurtziarrak azpiegitura berrikoi bat sor-tzeko inbertituko du. “Orain dela 50 urte Bihotz Gaztea Ikastola bultzatu zutenen ondarea eta lana, 50 urte barru izango direnek gozatu dezaten, egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza baita. Ez dadila katea apurtu!”, adierazi zuen Ruizek. Gaur egun, 0 eta 16 urte bitarteko 200 ikasle inguru ditu ikas kooperatiba honek eta bere hezkuntza programa integrala eta eleanitza da. Aurtengoa ez da Ibilaldia Santurtzin ospatzen den lehenengo aldia. Duela 23 urte, 1995ean, Ezkerraldeko herri hau Bizkaiko ikastolen jaiaren egoitza bilakatu zen. Ibilaldia arrakastatsua izan zen eta, orain, 23 urte geroago, Bihotz Gazteak arrakasta hura errepika-tzea du helburu. - M. A. Pardo

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120