buruntzaldea

Hernaniko Berriak elkarteak 25 urte beteko ditu

Ekimen bereziak antolatuko dituzte merkatariek aurten, horien artean apirileko elikadura denden zozketa

2018(e)ko martxoaren 10a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Berriakeko Marta Zulaika eta Mertxe Jiménez, alkatearekin.

Galería Noticia

Berriakeko Marta Zulaika eta Mertxe Jiménez, alkatearekin.

Hernani- Berriak Hernaniko Ostalarien eta Merkatarien Elkarteak 25 urte beteko du aurten. Urteurren esanguratsu hori dela eta, Udalak atzo agerraldi batean berretsi zituen herriko merkataritza sustatzeko duen konpromisoa eta elkarlana indartzeko asmoa. Bestalde, Berriak elkarteak aurtengo prestatu duen egitarauaren berri eman zuen eta Hernani txartelak herriko merkatarientzat duen garrantzia gogorazi zuen.

Ildo horretan, apirilaren 16tik 25era elikadura denden zozketa egingo dute. Aste horretan boleto batzuk banatuko dituzte erosleen artean eta zozketa irabazten dutenek erosketa bale batzuk eskuratuko dituzte bertako elikadura dendetan gastatzeko. Uztailean, iaz bezala,Kaxuelitak Hernanin ekimena errepikatuko dute eta, San Joan jaietarako “merkatarien jai handi bat” presta-tzen ari direla aurreratu zuten.

tXARTELAAzpimarratu zutenez, Udalaren eta Berriak elkartearen arteko elkarlanaren emaitzetako bat izan da Hernani txartela. 2013. urtean sortutako txartel hori berpizteko asmoa du Berriakek. Mertxe Jimenezek, merkatarien ordezkariak, nabarmendu zuenez, “merkataritza gune handietan kanpainak egiten ari dira haien txartelarekin deskontuak egiten dituztela esanez. Gogorazi nahi dut Hernani txartela duten bezeroei %3ko deskontu zuzena egiten zaiela Berriakeko saltoki guztietan. Guk ez ditugu kate handi horien baliabide berak publizitatea egiteko, baina gure txartelak abantaila handiak ditu”.

Gainera, Hernani txartelak kiroldegian sartzeko balio du, udal liburutegian liburuak maileguan har-tzeko eta, ohiko kreditu txartelak bezala, edonon ordaintzeko. Jimenezek adierazi zuenez, “garrantzi-tsua da hernaniarrok jakitea, txartel hori herritik kanpoko erosketetan erabilita, herriko merkatariak laguntzen ari zarela”. Hernani txartela doakoa da gainera. - A.M.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120