bertako gaia

Antzinako ohiturak berreskuratuz

Zestoako Araneta erretegiko Joseba Odriozolak txondorra piztu zuen atzo goizean, etxean egindako eta kalitatezko ikatza lortzeko esperantzarekin.

Ane Rotetaren erreportajea - 2018(e)ko martxoaren 10a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Argazkia

Galería Noticia

Argazkia

Txondorgintza antzinako ofizioa da. Duela zenbait hamarkada ezinbesteko lanbidea zen ikatza eskuratzeko. Gaur egun, ordea, Gipuzkoako inguruetan ez da ohikoa txondorra ikustea. Baina Zestoako Araneta erretegiko Joseba Odriozolak, ilusioz eta gogoz, eta denbora luzean lan asko egin ondoren, atzo piztu zuen artegurrez eginiko txondorra. Ez daki zenbat denbora iraungo duen piztuta, akaso “15, 20 edo 25 egun”, baina kalitatezko ikatza lor-tzeko esperantzarekin hasi zen lanean joan den urrian.

“Baratzako letxuga eta poltsako letxugaren artean alde handia baldin badago, ikatzan zergatik ez da ba desberdintasunik egongo?”, galdetzen dio bere buruari Odriozolak. Eta horrelaxe erabaki zuen proba egitea, etxean egindako ikatza kalitate hobeagokoa den edo ez froga-tzeko. Hala, Azkoitiko Jauregi baserriko Pello Txondorrekin jarri zen harremanetan: “Berak txondorra eginda zuela entzun nuen, eta laguntzeko prest azaldu zen. Horrela, biok hasi ginen eta horren ondoren, Zumaian bizi den Joakin Gar-tziarena nafarra enteratu zen eta bera ere laguntzeko ilusio handiz azaldu zen”. Izan ere, 82 urte dituen Gartziarena txondorgilea izan da ofizioz, 11 urterekin hasi zen txondorgintzan eta ilusio handiz bizi izan du artegurrez eginiko txondorra egiteko prozesu guztia;orain arte ez baitu sekula artegurrezko txondorrik egin.

“Beraiek asko dakite eta haiek esanda bezala egiten ari gara dena. Azken finean, dakienari egin behar zaio kasu eta beraien laguntzarik ez banuke izango hau ez litzateke posible izango”, dio Araneta erretegiko jabeak. Baina ez dira Josebari laguntza eskaini dioten bakarrak, Pello Txondor eta Joakin Gartziarenaz gain, Txanpaina eta Txamoiaren laguntzarekin kontatu du azken hilabeteotan Odriozolak.

Prozesua luzea izan da, urria edo azaroa aldean ekarri batzuen Josebak egurra Mendarotik, eta harrezkeroztik lan handia egin behar izan du guztia prestatzeko. “Egurra ekarri eta gero moztu egin behar izaten da metro bat inguruko luzera duten egur zatiak lortzeko. Horretaz gain, lurra prestatu behar izaten da dena nibelatu behar baita lurra zuzen-zuzen egon dadin. Behin hori eginda, tximini moduko bat egin behar izaten da erdi aldean. Bertan alkatea deitzen diogun makila jartzen da, hori da beste egur mota bat izan daitekeen bakarra, beste egur zati guztiak artegurrak izan behar dute derrigorrez”, azaltzen du Odriozolak.

Parrillero Onena

Tximinia prestatu zutenean hasi ziren inguruko egur zati guztiak kokatzen, baina hor ez zen lana amaitu, lurrarekin estali behar izaten baita guztia. “Dena ondo estali behar da ez dezan arnasik hartu, bestela erre egingo litzateke”, zehazten du Josebak. Izan ere, ikatza lor-tzeko gako nagusia ikatza ez erre-tzea da, egosi egin behar baitu;errez gero ez litzateke ikatzik lortuko.

Guztira, 12 tona egur daude txondorrean, eta Odriozolak ez daki zenbat ikatz kantitate lortuko den, baina Gartziarenaren arabera, “ikatz asko aterako da, artegurra oso astuna delako”. “Egurrik gogorrena eta bero gehien ematen duena da, oso sendoa, eta parrillan ere artegurra da gehien aguantatzen duena”, dio Josebak. Gainera, Araneta erretegi kanpoaldean ikusteko polita izango delakoan dago, eta kearen usaina berezia izango dela uste du.

Dena ondo joanez gero eta kalitatezko ikatza lortuz gero, Aranetak beste berezitasun bat gehiago izango du. Baina orain arte lortutakoa ere ez batere makala: Odriozolak 2015 amaieran zabaldu zuen Araneta eta duela hilabete batzuk, 2017ko urrian hain zuzen ere, Estatuko Parrillero Onenaren saria lortu zuen Donostia Gastronomikan.

Odriozolaren hitzetan, sari horrek ilusio ikaragarria egin zion: “Sari horrek eragin oso positiboa izan du jatetxean, izugarri nabaritu dugu, horri esker jende gehiagok ezagu-tzen baigaitu. Hori bai, behin sari hau lortuta, jendeak askoz gehiago exijitzen du. Ilusio handia egiten duen zerbait da eta are gehiago ni bezalako bati;izan ere, ez dut ikasketarik, dakidan dena lanean ikasi dut”.

Eta atzo piztutako txondorrak fruitu onak ematen baldin baditu, Aranetako parrillaren emaitzak oraindik eta hobeagoak izango dira. Ikusteko dago datozen egunotan zer gertatuko den, baina “ondo ateraz gero, parrillan ziur desberdintasuna nabarmenduko dela”. Eta Gartziarenaren arabera, kalitatezko ikatza aterako da.

“Nik ikatza ona nahi dut lortu, noski, esperantza horrekin egin dut txondorra. Eta helburua horixe da, etxeko ikatza erabiltzea”, dio Josebak. Dena den, ez du argi txondor gehiago egingo dituen, lan eta denbora asko eskatzen baitu. “Ilusio handiarekin nago orain, baina honen ondoren ikusiko dugu gehiago etorriko diren ala ez”, dio amai-tzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120