Zirrikituetatik begira

Ustelkeria hemen

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 10 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

USTELKERIA uholde batek inguraturik bizi eta hemen, EAEn, boterea norbera, eta norberaren partidua, aberasteko kasurik ez agertu izana asaldagarria iruditu zait beti. Ez, esanen nuke, gainon-tzekoak bezala ez izaten ez dakidalako baizik eta beste hipotesia beldurgarriagoa delako, alegia, gobernuan dagoen partiduak ustelkeria makina perfektua izan behar duelako, horren perfektua ezen kasuak azaleratzea eta salatzea ekiditen duelakoz. Horregatik De Miguel auziak egunkarietako azaleratara jauzi egin zuenean lasaitu egin nintzen, gainontzekoen modukoak dira gobernuan dabiltzanak, lastima;eta ustelkeria makina ez da perfektua, eskerrak.

Salaketaren oinarrian zer dagoen irakurriko zenuten, Aihnoa Alberdi abokatu eta promotoreari De Miguel eta Telleriak Miñaoko teknologia parkean obra batzuk adjudikatzeagatik eska-tzen zioten 100.000 euroko komisioa. Adjudikazio hori lortu ahal izateko beste enpresek lehiaketa publikoan aurkezturiko eskaintzak jakinarazi zizkioten haiek merkatzeko eta horrela lehiaketa irabazi ahal izateko(sic). Adjudikazioa lortu zuen eta adjudikazioarekin komisioa pagatu beharra.

Gertakarien kontakizunetik zera ondorioztatzen da, bazela Arabako EAJen obrak enpresa kideei, edo kideen enpresei, esleitzeko halako sare bat non nahastuta zeuden hainbat kargu publiko jeltzale, enpresari jeltzale eta bitartekari jeltzale hainbeste tratuaren ingurumaria guztia ingurugiro bihurtu arte.

Hortik Alberdiren adierazpenetan ageri den izenik gabeko politikari horren mehatxua, ez saiatzeko administrazioarengandik beste lehiaketa publikorik lortzen salaketaren ondoren, ez zuela lortuko eta.

Horrela funtzionatu izan eta funtzionatzen du “hemego kudeaketa” eredugarritzat hartua izan denak? Gogoratu nahi nuke kapitalismoaren printzipioen kontra doala lehiaketa publikoetan adjudikazioak merke eta hoberenari beharrean, kideen enpresei esleitzea, izan ere, horri adiskideen kapitalismoa deitzen zaio, eta ez da horrenbeste bereizten Espainiako ustelkeriatik. Kiratsa dario euskal paradisuari?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120