Aurrekontu orokorrak

Muskizko Udalak partida ekonomikoa handitu eta aurrekontu parte-hartzaileak onartu ditu

Udalerriko auzotarrek aurkeztutako eskaeren % 60 bildu ahal izan dira bertan

deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 10a, larunbata - 10:44etan eguneratua

Muskizko Udalak udalerriko bigarren aurrekontu parte-hartzaileak onartu ditu 2018. urterako. Partidaren zenbateko osoa 12.813.400 eurokoa da, eta udalerriko auzotarrek aurkeztutako eskaeren % 60 bildu ahal izan dira bertan. Hori horrela izanik, bizilagunek aurkeztu dituzten eskaerei aurre egin ahal izateko, handitu egin da hasieran ezarri zen partidaren zenbatekoa.

Aurrekonturako proposamenak helarazteko ekimenak auzotarren artean parte hartze eta harrera ona izan duela eta, bizilagunen ekarpenek eragindako inbertsioei erantzun ahal izateko, orotara, 204.000 euro bideratuko dira;aurreko urtean, aldiz, 175.000 euro erabili ziren. Muskiztarrek, guztira, 37 proposamen helarazi dituzte, besteren artean, gai hauekin lotuta: hainbat parke eta auzotako argiztatzea, irisgarritasuna eta hiri-altzariak hobetzeko obra txikiak, hiri segurtasuna eta trafikoa baretzeko neurriak.

Muskizko Udalak baietza eman ahal izan die herritarrek aurkeztutako 18 eskakizunei. Beste alde batetik, 4 iradokizun ikerketa fasean daude, 2018. urteko Inbertsio Planean sartzeko edo Udaletik kanpoko beste erakunde batzuetan aztertzeko. Beste alde batetik, Muskizko Udaleko Sail desberdinetako arduradunek ezin izan dituzte herritarrek helarazitako 15 proposamen aurrekontuaren barruan sartu, kasu gehienetan, Udalera iritsitako iradokizun edo eskakizun horiek Muskizko Udaleko eskumenekoak ez diren alorretakoak direlako.

Bigarren aurrekontu pate hartzaile hauek abiarazita, udalerriko bizilagunen benetako beharrak jaso nahi izan ditu Muskizko Udalak;horrela, auzoetako premia errealak ezagutzen dituzten horien eskakizunetan oinarritutako irtenbideak eskaini ahal izateko eta muskiztarren protagonismo aktiboa sustatzeko, herritarrak bizitza publikoaren ikusle huts senti ez daitezen eta Muskizko Udaleko kudeaketa publiko garden eta eraginkorra finkatzeko.

Aurrekontu orokorrak

Muskiz bezalako udalerri bat mantentzeko eta hobetzeko gastuei aurre egin ahal izateko, ezinbestekoa da hori bermatuko duten diru-sarrerak eskuratzea;eta diru-sarrera horiek, batik bat, udalerriko herritarren eta enpresen zergen eta tasen eskuetatik datoz. 2018. urterako, 12.813.400 eurokoa da kantitate osoa. Diru kopuru horretatik, 7.866.084,00 euro (aurrekontuaren % 61) ondasun arruntetara eta zerbitzuetara bideratu du Muskizko Udalak;eta horien artean, Eguneko Zentroa, Zerbitzu Sozialak eta Kiroldegia nabarmentzen dira.

2018. urterako Muskizko Udalak onartu duen 12.813.400 euroko aurrekontuaren barruan, zenbatekorik handiena, hain justu ere, 3.857.3111,10 euro, Hirigintza Sailera bideratuko da, udalerrian egin beharreko hobekuntzak aurrera atera ahal izateko. Gizarte Ekintza Saila, aldiz, bigarren postuan dago. Zehazki, 2.862.773,24 euroko aurrekontua izango du Gizarte Ekintza Sailak.

Era berean, Kultura, Kirola eta Gazteria Saileko jardueretarako, orotara, 2.642.920,00 euro bideratuko dira;eta horren osagarri, 662.720,00 euroko aurrekontua izango dute Euskarak eta Hezkuntzak. Horretaz gain, Muskizko Udaleko Administrazioaren beraren kudeaketarako 2.014.975,76 euro erabiliko dira;eta 2018. urteko aurrekontuaren gainerako 772.700,00 euroak Hiri Segurtasuneko gastuei aurre egin ahal izateko erabiliko dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120