irekiko du ostiral honetan

Manu Blázquezek zuriz bete du BilbaoArte 'Abundante Amigable Compuesto' erakusketarekin

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 9a, ostirala - 14:21etan eguneratua

Manu Blázquezek zuriz bete du BilbaoArte 'Abundante Amigable Compuesto'erakusketarekin

Manu Blázquezek zuriz bete du BilbaoArte 'Abundante Amigable Compuesto'erakusketarekin

Galería Noticia

Manu Blázquezek zuriz bete du BilbaoArte 'Abundante Amigable Compuesto'erakusketarekin

BilbaoArtek 'Abundante Amigable Compuesto' izenburupean urteko bigarren bakarkako erakusketa irekiko du ostiral honetan bere erakusketa aretoan, 2017an egoile izandako Manu Blázquezen eskutik. Artista valentziarraren lana soiltasunean eta elementu piktoriko ezberdinen isolatzean oinarritzen da.

BILBO. Lerroa erdigune kontzeptual hartuta paper gainean egin ohi du lan, erakusketa honetan lerro doiak eta grafitoa izango dira nagusi, milimetrikoki antolatuta fondo zuriaren gainean. Gaur, martxoak 9 ostiraleko arratsaldeko 19:30etan, hasiera emango zaio erakusketari, apirilaren 6a arte zabalik izango dena.

Bilboko Udalak eta BilbaoArtek erakusketaren aurkezpenean jakinarazi dutenez, "lerroak kontakizunean duen presentzia nabarmentzeko asmoa du Blazquezek", bai fondoan, bai forman. Paraleloki kokatzerakoan, lerroak "hitzik gabeko kontakizun grafiko bihurtzen dira", papera alde batetik bestera zeharkatuz. Horrela, "matematikari baten zehaztasunarekin eta artisau baten pazientziarekin", itxuraz apalak diren irudi serieak sortzen ditu, milimetrikoki marraztutako lerro paraleloen bitartez.

'Abundante Amigable Compuesto' izenburuak, artistak erakustaldi honetarako prestatu dituen marrazki serieei egiten die erreferentzia. Abundante bere lanen diseinuan sistema matematiko bat aplikatzeko dituen aukera kopurua ugaria delako. Amigable lantzen duen formatuaren neurriek zatitzaile kopuru berdina eskaintzen diotelako, ondorioz 14 marrazki serie bereizgarri sortuz. Azkenik, Compuesto lerroak konbinatuta agertzen direlako, batean bertikalean, bestean horizontalean.

Blazquezek duen diseinuaren ikuspena publizitatean eta diseinu grafikoan du jatorria, bertan hasten baita bere karrera. Serie programatuetan lan egiteko interesa grabatuan espezializazioa egitetik datorkio batez ere, Italian ikasle egon zenean, erakusketaren antolatzaileen hitzetan. Baina Valentzia eta Bilbo artean da, azkenean, zenbaki-kodeen posibilitate plastikoak zabal garatzen dituela.

Erakusketa ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era, ostiral honetatik apirilaren 6ra arte. Sarrera doanekoa izango da.

MANU BLAZQUEZEN IBILBIDE ARTISTIKOA

Manu Blázquez (Valentzia, 1978) institutu garaian marrazketa teknikoa eta graffitiaren inguruko interes bizi bat landu zuen, gero Jaume I Unibertsitatean egindako ikasketetan garatu zuen. Publizitate lehen zikloa bukatu ondoren eta denbora batez diseinatzaile grafiko jardun ondoren Italiara aldatu zen, Bolognako Arte Ederren

Akademian Arte Grafika ikasketak hasiz. Bertan 'Comunicazione e riproducibilità' tesiarekin diplomatu zen eta bi urtez Cataldo Serafini irakaslearen laguntzaile aritu zen. 2011. urte amaieran Greziako Tesalonikako Aristoteles Unibertsitateko Xenis Sachinis irakaslearekin batera etapa berri bat hasi zuen.

Gaur egun Valentzian bizi da, zenbaki-kodeak eta hauen aukera plastikoen inguruko ikerketan lanean. Manuren lanaren funtsezko maisu eta inspiratzaileak Morandi, Calderara, Lewitt, André, Judd, Martin A., Sempere, Asins eta Darvoben dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120