Ostiraletik (martxoaren 16a)- Igandera (18)

Arriaga Antzokiak 'Hiru Emakume' lana ekoiztu eta eszenaratuko du

Ylenia Bagliettok, Ane Pikazak eta Ainhoa Etxebarriak antzezten dute Arriaga Antzokiaren ekoizpen propio berria, amatasunari aurre egiteko hiru modu desberdin erakusten dituen hiru ahotseko antzerki poema

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 9a, ostirala - 12:21etan eguneratua

Artistak eta zuzendaria

Artistak eta zuzendaria

Galería Noticia

Artistak eta zuzendaria

Arriaga Antzokiak 'Hiru emakume' euskarazko antzerki-lana jasoko du ostegunean, martxoaren 15ean. Gaztelaniazko bertsioa, ostiraletik, martxoaren 16a, igandera, 18a eskainiko da.

BILBAO.  Oso egun gutxi falta dira Arriaga Antzokiak denboraldi honetan bultzatuko duen proiektu garrantzitsuenetako baten erabateko estreinaldirako, euskaraz eta gaztelaniaz: Hiru emakume - Tres mujeres, Mireia Gabilondok zuzenduta, Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak, 1962an, hil baino urtebete lehenago, BBC katean ozen irakurria izateko egin zuen poema feminista askatasunez berreskuratzen duen antzezlana. Antzezlana oso gutxitan ikusi ahal izan da gaztelaniaz, eta euskaraz eszenaratuko den lehenengo aldia izango da.

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, hiru ahotseko antzerki poema zirraragarria da, Ylenia Baglietto, Ane Pikaza eta Ainhoa Etxebarria antzezleek antzeztua, Ane Lópezek jotzen duen kontrabaxuaren soinuek eta Maria Berasarteren kantu ederrek lagunduta. Antzezlanaren gai nagusia amatasuna da, eta antzezle bakoitzaren ahotsak amatasun hori bizitzeko modu bat adierazten du. Emakume batek ama izatean zentratzen du bere egitekoa, besteak sufritu egiten du ama ezin izateagatik, eta bestea, hala nahi ez ez duen arren, ama da. Hiru antzezleek, Sylvia Plath egilearen lekukoa jasoz, ahotsa eta antzezpena ematen diete haren hitzei lan berri honetan. Euskaraz (Hiru emakume, ostegunean, martxoaren 15ean, Loraldia jaialdiko programazioaren barruan) eta gaztelaniaz (Tres mujeres, martxoaren 16tik 18ra) ikusi ahal izango dugu. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira, 19:00etan hasiko den igandekoa izan ezik.

Arriaga Antzokiaren ekoizpen lan honetan inplikatutako talde osoaren kalitatea goi mailakoa da. Mireia Gabilondo zuzendariak ospe handia du, arte eszenikoen munduan duen ibilbide luzeari esker;Ylenia Baglietto, Ane Pikaza eta Ainhoa Etxebarria, Euskadiko antzezpen munduko errealitate gazteak dira;Maria Berasarte lehen mailako abeslaria da, eta Ane López, datozen urteetan zer esan ugari emango duen kontrabaxu jolea da. Eta hori gutxi balitz, Hiru emakume – Tres mujeres antzezlana sortzeko orduan euskal kulturako figura garrantzitsuek hartu dute parte, eszenografiaz arduratu den Fernando Bernues, musika aholkularia izan den Iñaki Salvador edo antzezlana euskarara egokitu duen Harkaitz Cano, besteak beste.

Hiru emakume lanean azpimarratu beharreko beste alderdi batzuk Xabier Lozanoren argiztapen zaindua eta David Bernuesen ikus-entzunezkoak dira. Aipatzekoa da, baita ere, Ana Turrillasek jantziekin egiten duen lana.
 
Euskarazko emanaldiaren aurreko hitzaldia

Martxoaren 15ean euskaraz eskainiko den emanaldia baino ordu erdi lehenago, 19:30etan, Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok antzezlanarekin erlazionatutako hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Arriaga Antzokiko foyerrean izango da, eta 20 minutu inguruko iraupena izango du, ondoren agertokian ikusi ahal izango denaren aperitibo gisa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura y Ocio

ir a Cultura y Ocio »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120