martxoaren 18an

Bakiok, txakolina protagonistatzat hartuta, San Joseak ospatuko ditu

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 9a, ostirala - 12:23etan eguneratua

Una edición anterior de esta feria bakiotarra.

Una edición anterior de esta feria bakiotarra. (L.Gondra)

Galería Noticia

Una edición anterior de esta feria bakiotarra.

Txakolinaren herriko ekoizleak berriro izango dira San Jose martxoaren 18a egun nagusitzat izango duen hitzorduaren protagonistak, domeka horretan ardo aparta honen uzta berria aurkezteko jardunaldia izango baita, bai eta aurkezpenari lotutako ohiko nekazaritza azoka ere. Azokaren aurkezpenera bertaratutakoek aukera bikaina izango dute herriko lau upeldegietako txakolinak, 2017ko uztakoak, dastatzeko.

BILBO. Uribe-Kostako Udalak jakinarazi duenez, ostiral eta larunbatean "jaien aurrerapena" izango da. Hala, ostiralean Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako 'Bakio, oroimena berreskuratzen' hitzaldia izango da

Txakolingunean 19:30ean, eta larunbatean ekitaldi ugari, besteak beste, Txakoligunera, udalerrira eta txakolindegi batera 10:00etan egingo den bisita gidatua, Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa udaletxe ondoan 12:30ean, Alaitasuna Pilota Taldeak antolatutako 24 orduetako pala finalak 13:00etan eta, arratsaldez, Euskadiko Txinga Txapelketa frontoian 18:00etan eta musika ibiltariaren saio alaia, Ondarreko zubitik moila puntaraino, ilundian, 20:00ak inguruan.

San Jose egunean bertan, igandean, martxoak 18, jaiegun nagusia ospatuko da uzta berriaren inguruan. Jardunaldia 10:30ean hasiko da Zubiaurrealdeko karpan nekazaritza azoka irekitzen denean;azokan Euskal Herriko produktu tipikoak erosi ahalko dira, esaterako gaztak, pateak, kontserbak, eztia, ortuariak, txerrikiak

Handik ordu gutxira, 13:00etan, uzta berriaren aurkezpena izango da, aurpegi ezagun batek babestuta. Aurten uztaren amabitxia Itziar Ituño aktore basauritarra izango da, gure artean oso ezaguna urteetan Goenkalen egindako lanagatik eta azken aldian 'La Casa de Papel' telesailean izandako partaidetzagatik. Ekitaldiak arratsaldera arte luzatuko dira eta 18:00etan "BUALA" antzezpen musikatua izango da karpan.

Udalak gehitu duenez, San Jose egunean bertan, astelehenean, martxoak 19, Txakoligunera, udalerrira eta txakolindegi batera 10:00etan egingo den bisita gidatua eskainiko da;herriko gazteenek herri kiroletan jardun ahalko dute frontoian 11:00etan;ordubete geroago, 12:00etan, pintxoez eta txakolinaz gozatu ahalko da, bai eta umeek ordu berean tailer batean egindako taloaz ere;eta egunari amaiera emateko, Gure Etxeak bere lokalean antolatutako bazkaria izango da, 14:30ean. Horretaz aparte, larunbat eta astelehenean, martxoak 17 eta 19 hurrenez hurren, idi proba tradizionalak izango dira gaueko 21:00etan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120