igandean

"Bizikletan ere euskaraz" goiburua Bilbao-Bilbao biziketa martxan

Bilboko Udalak euskara sustatzeko kanpaina bat abian jarri du herritarrek kirolean ere euskaraz mintzatzeko

deia.com - 2018(e)ko martxoaren 9a, ostirala - 11:31etan eguneratua

"Bizikletan ere euskaraz"goiburua Bilbao-Bilbao biziketa martxan

"Bizikletan ere euskaraz"goiburua Bilbao-Bilbao biziketa martxan

Galería Noticia

"Bizikletan ere euskaraz"goiburua Bilbao-Bilbao biziketa martxan

Bilboko Udalak foileto bat argitaratu du herritarrei lehen berba euskaraz emateko. Kanpaina honek, kirolaren mundura hurbildu nahi da, horregaitik, Bilbao-Bilbao bizikleta-martxaren 30. urteurrenean 13.000 foileto banatuko dira goiburu honekin: “Bizikletan ere… lehenengo berba euskaraz”. Ekitaldia, martxoaren 11an (igandea) izango da.

BILBO. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak dituen helburuen artean ahalik eta herritar gehienek euskara egunero erabiltzea dago, gizartea elebiduna izateko. Horretarako elkarrizketa guztietan lehen berba euskaraz izatea planteatzen du. Hots, herritarrek naturaltasunez erabil dezatela.

Ahalik eta pertsona gehienengana heltzea da asmoa eta foileto horren bidez kirolean ere jai-giroan euskaraz ondo pasa dezatela lortu nahi da. Jendeari lehenengo urratsa emateko adore eman nahi die udalak, euskaraz dakitenek euskaraz egin dezaten.

Bigarren ekintza honetan goiburua “Bizikletan ere… lehenengo berba euskaraz…” izango da. Foiletoa publizitate-orria baino gehiago da. Ondo pasatuz, herritarrek eguneroko bizimoduko arlo guztietan euskaraz egin dezatela du xede;eta oraingo honetan txirrindularitzaren munduan eragin gura izan du kanpainak. Pertsona-kopuru handiak mugitzen ditu kirolak eta horietako askok euskaraz jakin arren, ez dute erabiltzean. Bilboko Udalak adore eman gura die herritarrei lehen berba beti euskaraz egin dezaten.

Bilboko Udalaren helburua bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea da. Horregatik, kultur kontsumoa euskaraz bermatu nahi du eta ezagutzera eman, euskal hiztunen komunitatea indartuz eta jendea bertan egonda eratzen diren sareak zein sare birtualak sendotuz. Horretarako euskararen erakargarritasuna azpimarratu behar da eta modu egokian proiektatu, euskarak erabilera anitz gordetzen dituelako eta hizkuntzara hurbiltzen diren guztiei harrera egiteko leku nahikoa duelako.

Euskararen Aholku Batzordearen barruan egindako lanaren ondorioz euskara kalera ateratzeko ekintza batzuk egitea planteatu da, baita hizkuntzaren eguneroko erabileraren beharra azpimarratzeko zenbait ekintza ere, hain zuzen, gizarte elebiduna lortzeko.

Horrela sortu zen “Hirian ere… Lehenengo berba euskaraz…” ekimena, zenbait ekintzaren bidez garatzen ari dena. San Tomas egunean izan zen lehenengo ekintza: “Santo Tomas azokan ere…lehenengo berba euskaraz” goiburuaz. Oraingon honetan Bilbao-Bilbao bizikleta-martxa dela-eta, 8.000 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira. Horretaz baliatuta, “Bizikletan ere… lehenengo berba euskaraz” goiburua plazaratuko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120