Zirrikituetatik begira

Nobel eta Oscar

Josu Torre - Jueves, 8 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 10:03h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

ZIENTZIAK mundua mugitzen duela ziñoan oraintsu, elkar hizketa baten, Amaia Zurutuza, Grafenia izeneko punta puntako enpresaren sustatzaile eta zuzendari teknikoak. Gutxi batzuentzako bada ere, jakina da gaur egun eta etorkizunerako materia edo gai berri bat dela grafenioa eta EHn daukagula, Zurutuzak zuzentzen duen 25 laguneko talde bati esker, gai hori mundu osorako ekoizten duen enpresa. Madame Marie Curie etorri zitzaidan berehala gogora;garai haietan, 20. mendearen hasieran puntako beste materia baten, erradiazioan, egin zituan ekarpenak saritzeko 1935. urtean Nobel saria jaso zuen lehen emakumea. Pixka bat arakatuz jakin ahal izan dut 17 urteko zela, ikastetxe ofizialean sartzeko eragozpenak izan eta akademia baten ikasi behar izan zuela, bere jatorrizko Polonia herrialdean.

Milaka andra ilustreen artean, ezelako aurkezpenik behar ez duten, bi izen etorri zaizkit gogora. Euskal politikan bat aipatzekotan Dolores Ibarruri, Pasionaria eta musikaren munduan neu bizi-tzan liluratu ninduen lehenetarikoa The Queen, Ella Fitzgerald, zeinegaitik kritiko batek esan zuen: “Telefono zerrenda bati ere erritmoa jarriko ziola”, Izen handietara jo dut, EHan M8aren aurrean sekula egin den kanpainarik latzenean, munduan lehena izan zen, zortzi mila metroko 14 mendiak igo dituen Edurne Pasaban bezelako erdeuak erabili dituztelako, ez beste ezergaitik. Egiazki, gehiengo latza geran andre eta gizonezko xumeak geralako aldarri denetan eskatzen den berdintasuna gauzatu behar dugun protagonistak.

90. Oscar sarien banaketan bai izan dira, inoiz baino nabarmenago, protagonista emakumeak. Bakarrarekin geratuko naiz, ez dakidalako Sally Hawtins aktore handiak edota Elisa haren pertsonaiak merezi duten urrezko duintasun hori. Sallyk bestearen rol-a hain ongi betetzeagaitik edo Elisak irudikatzen duen ilusio eta ametsez beteriko garbitzaile xumeak, ikusle ororen errukia bereganatuz, sentsaziorik ederrenak eragiten dituelako. Elisa bezalako milioika emakumek elikatzen dute Curie kimikalariaren Nobel-a bezala Hawtins-en Oscar-a.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120