IGERIKETA

Probaz proba

Bizkaiko Federazioak eskola igeriketako bisgarren jaurdunaldiaren lehen zatia antolatu zuen Getxoko Fadura eta Sestaoko La Benedicta igerilekuetan.

M. Rodríguezen erreportajea - Jueves, 8 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 12:42h

Jardunaldiak lau lekuren artean banatzen dira eta ez dira hain luzeak izaten. Lehen, berriz, hiru egoizatan banatzen ziren klubak

Jardunaldiak lau lekuren artean banatzen dira eta ez dira hain luzeak izaten. Lehen, berriz, hiru egoizatan banatzen ziren klubak

Galería Noticia

Jardunaldiak lau lekuren artean banatzen dira eta ez dira hain luzeak izaten. Lehen, berriz, hiru egoizatan banatzen ziren klubak

HILABETE pare bat baino ez dira falta denboraldia bukatzeko. Bizkaiko eskola jokoak laster izango dira eta horiexek izango dira eskola igeriketaren kanpainaren une gorenak. Kanpaina oso ona izaten ari da, gainera. Ikasleen artean zale ugari dituen kirola da;batzuetan, gainera, beste modalitate batzuetan sartzeko bidea izaten da, hala nola waterpoloa edo igeriketa sinkronizatua. “Egia esan, haur asko ditugu. Denboraldiaren hasieran askoz gutxiago egon ohi dira, baina gero ere izena ematen jarraitzen dute. Egoitzen araberakoa izaten da, baina egun batean 200 ere izan ditzakegu. Zifra onak dira, haurrak kirola egitera animatzen baitira. “Hasteko modu bat da”, azaldu du Laidak, Bizkaiko federazioko eskola igeriketako arduradunak.

Izen-emate kopuru handia dela eta, Bizkaiko erakundeak jardunaldiak antolatzen diren egoitza kopurua handiagoa izan behar zela erabaki zuen. Lehen, hiru egoitzatan banatzen ziren klubak baina jardunaldiak apur bat astunak izaten ziren, igerilari kopuru handia zela eta. Orain, lau lekuren artean banatzen dira eta jardunaldiak ez dira hain luzeak izaten.

Esaterako, pasa den larunbatean bosgarren jardunaldiaren lehen zatia izan zen Sestaoko La Benedicta eta Getxoko Fadurako igerilekuetan. Sestaoko egoitzan A taldeko kideak aritu ziren: Sestao, Galdakao, Zalla, Maristak, Pureza, Meatzaldea, Deportivo eta Colegio Vizcaya. Getxokoan B taldeko klubak sartu ziren: Getxo, Askartza, Ganguren, Sopela, Mungia eta Basauri. 17an bigarren partea izango da Barakaldoko Gorostiza igerilekuan. Honako taldeak izango dira: Barakaldoko C taldea, Santurtzi, Náutica, Los Ángeles, Garraitz, Kikunbera eta Trueba. D taldea ere arituko da, Amorebietako kiroldegian, honako klubekin: Amorebieta, Kosnoaga, Tabiera, Igorre, Atxondo, Astola, Ondarru, Berrioiz, Urdaneta eta Axpoandi.

Liga zazpi jardunalditan banatu da eta lehiaketa bakoitzak bi ordu eta erdiko iraupena dauka, gutxi gora behera. Haur bakoitzak bi proba eta erreleboak egin ditzake, gehienez. Parte-hartzaile bakoitzak parte hartu nahi duen probak aukera ditzake. “Haiek hautatu dezakete baina, normalean, entrenatzaileak dira hautatzen dutenak;badakite igerilari bakoitza nola dagoen eta beren mailaren araberako probetan sartzen dituzte. Objektiboak izaten dira. Distantziak ere kategoria bakoitzaren araberakoak dira”, esan digu Laidak.

Lehiaketak baino aste batzuk lehenago, klubek igerilariak prestatzen dituzte probetarako. Lau modalitate hauek dituzte: Crawl, tximeleta, bular-igeriketa eta bizkar-igeriketa;eta, horretaz gain, erreleboak. “Crawlean parte-hartzea nahiko handia izaten da. Teorian, modalitaterik errazena da, eta batez ere, lehenengo ikasten dena;baina ume bakoitzaren araberakoa da kontua” esan digu arduradunak.

Bestalde, Getxo eta Santurtzi dira igerilari gehien dituzten klubak. Faduran ikusi ahal izan genuen hori, getxoko klubak ia proba guztiak bete baitzituen, bakoitzean hainbat igerilari izan zituelarik.

Behin jardunaldiak amaituta, maiatzean Bizkaiko Eskola Jokoen finalak izango dira. Sailkatu ahal izateko, parte hartu nahi den proba bakoitzean gutxieneko denbora batzuk eduki behar dira. Denbora horiek betetzen dituztenek soilik hartuko dute parte. Bi proba egin ahal izango dituzte. Baina hori maiatzean izango da. Hori heldu arte eta Jokoen ostean, igerilariek hainbat aukera izango dituzte eskola jardunaldietatik kanpoko datetan igeri egiteko. Klubek antolatzen dituzten txapelketez ari gara.

Esaterako, apirilaren 21ean, Sopela Trofeoa ospatuko da;maiatzaren 5ean, Galdakaoko Udaleko trofeoa;eta ekainaren 10ean, Getxoko Trofeoa. “Ilusio handia egiten diete txapelketa horiek. Oso erlaxatuta joaten dira eta beti dago giro ona. Gainera, batzuetan opariak ematen dizkiete eta primeran pasatzen dute”, esan digu Laidak.

Azkenik, federazioak nabarmendu nahi du eskola igeriketak indar handia daukala eta igerilariek jarraitu egiten dutela, federatzeko unea heltzen denean. “Gero eta gehiagok ematen dute izena. Uste dugu ondo baloratutako kirola dela eta garrantzia ematen zaiola. Txikitan hasten diren gehienek nagusitan ere jarraitzen dute eta txapelketa federatuetan parte hartzen dute. Oso pozik gaude igeriketak daraman martxa onarekin;ea horrela jarraitzen dugun”, esan digu Laidak, bukatzeko

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120