Gizarte Ekintzako Saila

Gallartako laguntza zentroak adinekoen ongizatea ziurtatu du

Euste fisikoak eta kimikoak minimizatzeko jarduketa-protokoloak segurtatzeko asmoz

deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 8a, osteguna - 11:01etan eguneratua

Gizarte Ekintza Saileko diputatu Isabel Sánchez Roblesek berretsi du Bizkaiko Foru Aldundiak pertsonaren ongizatean, autonomian eta duintasunean oinarritzen den laguntza-eredu baten alde hartutako konpromisoa.

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE) kudeatzen duen Gallarta laguntza zentroak Libera-Care Arauaren Libera Duinak — Euskarrik gabeko Zentroaren ziurtagiria jaso du. Haren bidez, pertsonaren ongizatean oinarritzen den euskarririk gabeko zainketa-, arreta eta esku hartze-eredu berri bat ziurtatzen da.

Libera-Care zainketa-lanetan diharduten erakundeetan bizi-kalitatearen kudeaketatik bizi-kalitatea neurtzea lortzen duen lehenengo araua da. Libera-Care (DUINAK) zaindutako pertsonaren duintasuna kontuan hartuta sortutako zainketa-eredu oso bat da.

Metodologia hau Gizarte Ekintza Sailaren dinamikaren ondorioa da;dinamika horrekin bat, adinekoen egoitzetan apurka-apurka ezarriko dira euste fisikoak eta kimikoak minimizatzeko jarduketa-protokoloak, euskarriak, aulkietara eta oheetara lortzeko gerrikoak eta antzekoak gero eta gutxiagotan erabiltzeko.

Gallarta laguntza zentroa orain dela bi urte hasi zen metodologia hau ezartzen, eta, esfortzu eta dedikazio handiaren ondorioz, euste-neurriak ez ezik, erorketak eta haien ondorio larriak gutxitzea lortu dute. Beraz, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetu da.

Libera-Care Arauaren III. fasearen ziurtagiriaren bidez, Gallarta Laguntza Zentroko profesionalen taldeak egindako lan bikaina aintzatesten da. Ez da lehenengoa: Elorrio Laguntza Zentroak 2015ean lortu zuen ziurtagiria, eta Estatuan kudeaketa publiko hutseko lehenengoa izan zen ziurtagiri hori eskuratzen.

Gizarte Ekintza Saileko diputatu Isabel Sánchez Robles Gallarta laguntza zentrora joan da zentroko erabiltzaileak agurtzera eta profesionalak zoriontzera, eta, bide batez, ziurtagiria emateko ekitaldian izan da. Foru diputatuak berretsi du Bizkaiko Foru Aldundiak pertsonaren ongizatean, autonomian eta duintasunean oinarritzen den laguntza-eredu baten alde hartutako konpromisoa, eta azpimarratu du euste-neurrien erabilera murriztea eta pertsonen segurtasuna funtsezkoak direla.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120