igandean

Bilbao-Bilbao Nazioarteko Klasika zikloturistaren eragina zenbait kaletan izango da

Udaltzaingoak eta antolaketako langileek arautuko dute zirkulazioa probak dirauen artean. Irteera Deustuko zubian izango da eta helmuga, Kale Nagusia

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 8a, osteguna - 10:21etan eguneratua

Marcha Bilbao-Bilbao

Marcha Bilbao-Bilbao (Fotos: Oskar González)

Galería Noticia

Marcha Bilbao-Bilbao

Bilbao-Bilbao Nazioarteko Martxa Zikloturistaren 30. edizioa igandean egingo da, martxoak 11. Ekitaldiaren ondorioz, Bizkaiko iriburiko erdialdeko kale batzuk itxiko dira eta beste batzuetan, zirkulazioa murriztuko da. Halaber, Bilbobus eta Bizkaibuseko linea batzuek ibilbidea aldatuko dute. Aldaketen informazioa www.bilbao.eus webgunean eta markesinetan ikus daiteke.

BILBAO. Kale hauek zarratuko dira: Recalde Zumarkalea, Moyua plaza, Deustuko zubia, Orixe kalea eta On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia. Udaltzainak eta antolaketako langileak bertan egongo dira une oro.

06:45etik 09:30etara, gutxi gorabehera, Deustuko zubia zarratuko da, bertatik abiatuko baita martxa. 08:00etatik 09:15era, gutxi gorabehera, Orixe kalea une zehatzetan itxiko da. Udaltzainek edo/eta antolaketako langileek arautuko dituzte garajeetako sarrera irteerak.

Gero, 12:00ak eta 14:30ak bitartean, Recalde Zumarkalea itxiko da, Salbe zubia eta Moyua plazaren artean. Ordutegi berean zarratuko da Moyua Plaza, Gobernuaren Ordezkariordetzako eraikinaren eta Elcano kalearen artean (plazako hegoaldean).

Recalde zumarkaleko garajeetako sarrera-irteerak, Plaza Biribiletik gertuen dagoen inguruan, Albia Lorategietatik egingo da. Jesusen Bihotza plazatik gertuen daudenak, Euskadi plazatik sartuko dira.

Azkenik, probak gutxi gorabehera 09:30etik 16:00etara iraungo duela kontuan hartuta, On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia itxi egingo da, helmuga Moyua plaza eta Urkixo zumarkalearen artean jarriko baita.

Gainera, Bilbobus eta Bizkaibuseko linea batzuek ibilbidea aldatuko dute, proba egiten den bitartean. Bilbobuseko aldaketen informazioa www.bilbao.eus webgunean eta markesinetan ikus daiteke.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120