Tenpluak akabatzeko deia

Gordintasunetik heldu dioLiher taldeak bere bigarren lan luzeari. Soinu gogor eta astunagoadakarten hamaika kantuz osatu dute ‘Tenpluak Erre’ diskoa, oraingoan ere hausnarketarakogonbita dakarrena. Donostiako Dabadaban dute aurkezpen kontzertua, gaur, 21:00etan

AINHOA LORES - 2018(e)ko martxoaren 7a, asteazkena - 11:19etan eguneratua

‘Hauts’ lehen diskoarekin eman zituzten 100dik gora kontzertu emateko prest da laukotea. GALDER IZAGIRRE

‘Hauts’ lehen diskoarekin eman zituzten 100dik gora kontzertu emateko prest da laukotea. GALDER IZAGIRRE

Galería Noticia

‘Hauts’ lehen diskoarekin eman zituzten 100dik gora kontzertu emateko prest da laukotea. GALDER IZAGIRRE

AHALEGINEZ, dedikazioz eta mimoz egindako lanean sinesten dute Liher taldekoek eta horren emaitza da eskuartean dakarten disko berria. Donostiako musikarien bigarren lan luzea da Tenpluak Erre. Hauts (2016) lehen diskoarekin alderatuta, soinua dezente gordindu dute. Aldaketa, hala ere, modu naturalean eman dela diote. Hasiera batean, “Liher 2.0” bat egiteko asmoa izan zutela aitortu dute taldekideek, baina azkenean, “modu natural batean gertatu da dena”, azaldu du Iñigo Etxarri gitarra- jotzaileak. “Diskoan ez da behartutako gitarra akorde edo bateria erritmorik. Taldekideon influentziak nahiko bertsuak direnez, denok norabide berean joan gara konposatzerako orduan”.

Hamaika kantuz osatutako diskoan erritmo aldaketak nagusi dira, izan ere, taldeari gustatu egiten zaio aurreikusi daitekeen horretatik aldentzea, “taldekide batzuei beste batzuei baino gehiago”, gaineratu du Iker Vazquez bateria-jotzaileak, umoretsu. Erritmo aldaketak gustuko dituzte, baina kohesioa mantenduz. “Abestiak irauten duen denboran abesti berean zaudela nabaritzea gustatzen zaigu, aldaketa oso latzik gabe”, zehaztu du Vazquezek.

MITIFIKAZIOAREN AURKA Disko berriarekin mezu ausarta helarazi nahi izan dute eta tenpluak erretzeko gonbitea egin dute, eraikin horiek zalantzan jartzea aldarrikatuz. Laukotearen ustez, “tenpluak toki sakratuak izan dira beti, urteetan zehar beneratuak, garrantzi handikoak, tenplu izate hutsagatik soilik miretsiak izatera heldu dira, arrazoi errealik izan gabe. Tenpluen sinbolo hau gaur egungo euskal kulturara eraman nahi izan dugu, musikaren arlora bereziki”, azaldu du Joshka Natke taldeko baxu-jotzaileak. Taldekideen arabera, gaur egun joera hori du jendeak orokorrean, “artista batzuk mitifikatzekoa edo santifikatzekoa eta miresmen itsua adieraztekoa, egiten dutena egiten dutela”.

Hauts diskoarekin bezala, honetan ere hausnarketarako gonbitea egin du Liher taldeak. Abesti gehienetan galderak luzatu dizkiete entzuleei, musikak jendearengana heltzeko modu aproposa eskaintzen duela uste dutelako: “Garrantzitsu ikusten dugu guk eta gure inguruak ere ikusi edo bizi dituen kezkak, kritikak edo iritziak adieraztea eta entzuleak hausnarketara eramatea. Zabaltzen duzun mezuak balio dezala gutxienez kezkak sorrarazteko eta egoera desberdinen aurrean gure ikuspuntua adierazteko”, jarri du azpimarran Vazquezek.

Bestalde, iluntasuna da diskoak biltzen dituen hamaika kantuetan gehien sumatu daitekeen hitza. “Gure ustez, euskal rocka orokorrean beti egon da alde nahiko ilunean, bai musikari dagokionean, baita letrari dagokionean ere. Kantu batek esaten duen bezala, alaia ez da poesigarri. Baliteke inertzia horrek eragin izana konposaketa garaian. Hala ere, disko hau ez genuke genero oso ilun batean kokatuko”, argitu du bateria- jotzaileak.

Bigarren lan luzearen aurkezpen kantu gisa Sismografoa eta lurrikara abestia aukeratu du laukoak. Diotenez, kanpoko iritziek eragin dute kantu hori hautatzerako orduan. Jendeari galdezka ibili ziren eta, ikusi zutenez, “iritzia nahiko unanimea” izan zen. Horrekin batera, Lide Hernando abeslariak dioenez, pieza horrek “single batek behar duen harrapatzeko gaitasun hori zuela iruditzen zitzaigun”.

Disko berriaren sortze prozesuari dagokionez, intentsua eta geldoa izan dela diote, Hauts diskoarekin egin ez zuten bezala, orain patxadaz hartu dute eta urtebete egon dira lanean, “gauzak ondo pentsatu, gure artean kantuak sortzen eta hitz egiten”, kontatu du abeslariak. Laukoaren arabera, Hauts diskoaren birarekin lortu zuen taldeak benetako egonkortasuna. Taldekide denak norabide berean zihoazela konturatu ziren, bai entseatzerako orduan, baita bigarren diskoan pentsatzerakoan ere. “Hori ikusita, saihestezina izan zen gitarra riff berriak aurreragorako uztea, ideia berriak ilusioz ekartzen genituen lokalera eta are ilusio handiagoz jotzen genituen”, aitortu du Etxarrik.

Horrez gain, diskoaren prozesua hasieratik lasaitasunez hartu nahi zutela erabaki zuten, nahiz eta azkenean, “diskoaren aurkezpenaren aurreko hilabeteak nahiko eroak eta gogorrak izan diren”. Kontatu dutenez, diskoa bi aldiz grabatu behar izan dute, “lehen grabaketa guretzat gorde dugu;grabazio hori abestien ikuspegi objektiboago bat eduki eta behar ziren aldaketak egin ahal izateko erabili dugu, eta bigarren grabaketa da definitibo bihurtu dena”, azaldu du Etxarrik. Gaineratu duenez, “ideia berriak lokalean jotzen hastea beti da polita. Behin grabatuak daudenean hasten dira dudak, tentsioa handituz doa eta desadostasuna ere areagotuz. Zer esanik ez diskoari eman nahi zaion soinua bilatzen hastean…”

Behin diskoa kalean dela, zuzenekoetan defendatzea eta entzuleekin han eta hemen konpartitzea da Liher taldearen asmoa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120