Zirrikituetatik begira

Bajak

Rikardo Arregi - Miércoles, 7 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

GUsTATZEN zait nire medikua, Gasteizko Alde Zaharreko osasun-zentroan egokitu zitzaidana: begi urdineko emakume lasaia, serioa baina ez hotza, zorrotza. Badira urteak elkarrekin gabiltzala;nire gaixotasunak ezagu-tzen ditu, edo ordenagailuan zabaltzen zaizkio (larrialdietara bisitak, odol eta gernu analisiak, erradiografiak, ekografiak, hartutako botikak) joaten naizen bakoitzean. Noizbait erretzeari utziko diodan itxaropenean tinko, garbi eta bare hitz egin dit beti, baita gaia ezerosoa izan denean ere: behin errieta egin zidan haserre espezialista batekin nuen hitzordua ahazteagatik, lotsatuta atera nintzen kontsultatik.

Egunen batean harengana joango banintz esanez ez dudala nire burua lanera joateko gai ikusten, besterik gabe, ertzain batzuek iragarri duten bezala, kezkatuko litzateke eta badakit kontsultan bertan edo osasun-zentroan egin litezkeen proba guztiak pasaraziko lizkidakeela;galdetegi luze bati erantzun behar izango nioke;beharbada larrialdeetara bidaliko ninduke. Baina ziur naiz bost minutuko elkarrizketa labur baten ondoan, besterik ezean, ez lidakeela bajarik emango. Bajak eman dizkit, jakina, gaixorik egon naizenean.

Gustatuko litzaidake ertzain horiek dituzten medikuak ezagutzea: hain erraza baldin bazaie baja hartzea, pentsatu beharko nuke medikua aldatzea. Mediku elkarte batzuk protestaka hasi dira, harritzekoa ez dena, ertzainen errazkerien aurrean. Arazo larria da gaixorik dagoen jendea lanera bidaltzea, baina hori bezain larria da medikuekin jolasean ibiltzea. Bajen kontua iragarri dutenek eskarmenturik izango al dute kontu horretan? Gasteizko udaltzainak ere bajetan jolastu omen ziren orain dela ez asko.

Legebiltzarraren aurrean egon zirenean ere, ertzainek oso erraz zeharkatu zuten kalea. Gasteizen leku horretan manifestazioak egin dituzten guzti-guztiek ondo baino hobeto dakite zeintzuk diren kalearen zati hori inbaditzearen ondorioak, eta ez badakite hor dago Ertzaintza arauak gogorarazteko.

Zein erraza den batzuentzat bajak hartu eta nahi duten lekuan manifestazioak egitea. Ogibidea aldatu beharko nuke.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120