M8

Bizkaiko Liburutegiak lanean ari diren XX. mendeko emakumeen sei postal banatuko ditu

Emakumeen balioa erakusteko

DEIA.COM - Miércoles, 7 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:59h

L. Anduiza bitxigintza eta zilargintzako fresaketa-lantegia (Bilbo, 1920;artikulu honetan ikusgai dagoena)

L. Anduiza bitxigintza eta zilargintzako fresaketa-lantegia (Bilbo, 1920;artikulu honetan ikusgai dagoena)

Galería Noticia

L. Anduiza bitxigintza eta zilargintzako fresaketa-lantegia (Bilbo, 1920;artikulu honetan ikusgai dagoena)

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Liburutegiak sei postal argitaratu ditu, Bizkaiko Foru Agiritegitik hartutako XX.mendeko irudiak erabiliz, eta martxoaren 8an Foru Liburutegiko informazio-bulegoan banatuko ditu. 

BILBO. Aldundiek jakinarazi duenez, "opari gisa postalek eta Foru Liburutegiaren kanpoko aldean dagoen irudiak gogoeta egitera gonbidatu nahi dute, Bizkaiko historian ikusten ez ziren lanaldi amaiezinak egiten zituzten hainbat emakume anonimoren inguruko gogoeta egitera, hain zuzen ere".

Ekimen honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak emakume horien "lan isila, iraunkortasuna eta utzi diguten ondarea" aitortu nahi die emakumeei eta berdintasunaren alde lanean jarraitzeko beharrizana helarazi nahi dio egungo gizarteari.

Foru erakundeak zehaztatu duenez, doan banatuko diren postalek "gure historiaren sei une islatzen dituzte, emakumeek hainbat sektoretan egin izan duten lanaren eta egin izan duten ekarpen paregabearen lekuko txiki gisa".

Hauek dira sei postal horiek islatzen dituzten une historikoak: Esne-saltzaileak merkaturako bidean (1915);Arropa garbitzen, ibaian (Abusu, 1912);Antxoak sareetatik askatzen (Lekeitio, 1950);Lanak egiteko aretoa (Durango, 1910);L. Anduiza bitxigintza eta zilargintzako fresaketa-lantegia (Bilbo, 1920;artikulu honetan ikusgai dagoena);eta, azkenik, L. Anduiza bitxigintza eta zilargintzako mahai-tresnen biltegia. (Bilbo, 1920).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120