MARTXOAK 8

Bilboko suhiltzaileek bihar ospatuko dute euren zaindariaren omenezko eguna

11:00etan, ibilgailuen karrusela Miribillako instalazioetatik irtengo da eta Bilboko kaleetan zehar ibiliko da

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 7a, asteazkena - 12:04etan eguneratua

Ekitaldirik nagusia 2017an erretiroa hartu duten 14 suhiltzaileen omenaldia izango da

Ekitaldirik nagusia 2017an erretiroa hartu duten 14 suhiltzaileen omenaldia izango da (DEIA)

Galería Noticia

Ekitaldirik nagusia 2017an erretiroa hartu duten 14 suhiltzaileen omenaldia izango da

Bilboko Suhiltzaileen Kirol eta Kultur Elkarteak antolatu ditu jarduerak eta bihar, martxoak 8an(osteguna), amaituko dituzte beren zaindariaren, San Joan Jainkoarenaren omenezko ekitaldiak iragan asteburuan ate irekien jardunaldia eta “Bilboko Suhiltzaileen XVII. Saria” egin ostean.

BILBAO. Egunari hasiera goizeko hamaiketan emango zaio Bilboko kaleetan barrena ibiliko den ibilgailuen karruselarekin. Berriro ere, ibilbideari amaiera suhiltzaileen egoitzan emango dio karruselak. En este carrusel se podrán ver también vehículos antiguos que solo se sacan para este día, como son las autobombas America Lafrance y Magirus Deutz.

Suhiltzaileen instalazioetan bertan ospatuko da zaindariaren, San Joan Jainkoarenaren omenezko ekintza nagusia: 2017an erretiroa hartutako kideei eskainitako omenaldia. 12:20ean izango da ekitaldi nagusia eta bertan Tomás del Hierro Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzia egongo da, alderdi politikoetako beste zinegotzi batzuekin batera. 2017. urtean erretiroa hartu duten 14 kideei omenaldia egingo zaie eta oroigarriren bana emango zaie. Hiru egunetan zehar egindako ospakizunen antolaketan parte hartu duten enpresa guztiei ere opari bana emango zaie esker ona erakusteko.

14:00etan lankide arteko bazkaria egingo dute eta, 16:00etan, “Suhiltzaileen XI. Mus Txapelketa” hasiko da aurtengo jarduerei amaiera emateko. Egun honetako jarduerak suhiltzaileentzat eta euren familientzat bakarrik izango dira.

1884ko urtarrilaren 17an sortu zuten oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua, baina lehendik ari zen lanean;izan ere, 1708an gauzatu zuen erakunde bihurtzea. Horrela bada, 1832an Suteen Aurkako Batzorde bat sortu zuten. Horretako kideak Uriko korrejidorea, udalak izendatutako errejidore bi eta Mutua Aseguruen jabeen Batzar Nagusiak aukeratutako pertsona bi ziren. 1858an San Jose Suhiltzaileen Elkartea sortu zuten eta hazi horretatik sortu zen oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120