Zornotza Aretoan

Beltrán de Herediak Delituaren Prebentziorako Analisi Kriminalaren Mintegia inauguratu du

Hiru egunetan mundu osoko aditu kriminalistak elkartuko dira

DEIA - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 11:39h

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia gaur goizean

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia gaur goizean (DEIA)

Galería Noticia

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia gaur goizean

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, gaur goizean, inauguratu du Zornotzan Delituaren Prebentziorako Analisi Kriminalaren Nazioarteko I. Mintegia. Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiak antolatutako ekitaldi honen baitan ikerketa kriminalarekin zerikusia duten hainbat gaitako nazioarteko aditu talde bat elkartuko da.

BILBAO. Mintegia Zornotza Aretoan ari dira egiten eta datorren ostegunean, hilaren 8an amaituko da. Txostenak aurkezteaz gainera tailerrak ere egingo dira bertan, eta administrazioetako, polizia-erakundeetako eta unibertsitatearen esparruko hainbat adituk parte hartuko dute.

PROGRAMA

Asteartean, jardunaldien lehenengo egunean, eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán Herediak eta Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoa superintendenteak inauguratu ondoren, Buenos Aireseko Poliziako Gastón Pezzuchi komisarioak emango dio hasiera mintegiari Analisi Kriminala, informazioaren aroan segurtasuna kudeatzeko jakin beharrekoa gaiarekin. Jarraian, Elxeko Miguel Hernández eta Castellóko Jaume I unibertsitateetako Daniel Salafranca eta Manuel Rodríguez Herrera irakasleek, hurrenez hurren, Hiri segurtasuna kudeatzeko eredua, SDIK (Zientzia, Datuak, Inteligentzia eta Ezagutza) gaiaren inguruko eztabaida egingo dute. Lehenengo egunari amaiera emateko Analisiaren garrantzia segurtasun politikak diseinatzean: beharrezkoa den lan baten errealitateak eta mitoak gaiaren azalpena egingo du Adriano Perticone analista argentinarrak.

Bigarren jardunaldiari Bonneko Rheinischem Friedrich-Wilhelms Unibertsitatean Gizarte Antropologian doktore den Patricio Tudelak emango dio hasiera, eta Delituaren prebentziorako politika publikoen konfigurazioan analisi kriminalak duen eginkizuna eta justizia prokurazioa gaiaz hitz egingo du. Jarraian, Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean doktore den Carles Sotok eta Argentinako Poliziako aditua den Ariel Chelini ofizialak Poliziaren ebaluazioa prebentzioan: ponderazio koefizientea eta onurak hedatzea gaiaren inguruko eztabaida egingo dute. Mariana Ciresse abokatu eta analista argentinarrak Predikzio analisia: eremu beroak eta berbiktimizazioa gaiaz hitz egingo du, eta, ondoren, Kanadako, Monrealgo Kriminaltasunaren Prebentziorako Nazioarteko Zentroaren zuzendari Pablo Madriaza adituak Estremismo biolentoa: faktoreak eta tokian, estatuetan eta nazioartean ezarri beharreko neurriak gaia izango du hizpide. Jardunaldiari amaiera emateko Analisi kriminalaren garapena Ertzaintzan azalduko du Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiko Mikel Eguimendia adituak.

Hirugarren egunari Txileko Poliziako Enrique Bassaletti eta Madriel Fuentes adituek emango diote hasiera, eta Txileko Karabineroen analisi kriminalerako sistemak azalduko dituzte. Jarraian, Argentinako Poliziako Nestor G. Villegas komisarioak Inteligentzia Kriminala, delituen prebentziorako elementu baliagarria txostena aurkeztuko du, eta ondoren egingo den tailerrean Gastón Pezzuchik, Mariana Ciressek, Ariel Chelinik eta Daniel Salafrancak parte hartuko dute. Azken txostena Patricio Tudela doktoreak aurkeztuko du, eta gaia izango du Analisi kriminaleko unitateak eta tokiko segurtasun behatokiak: segurtasunerako erremintak eta gaitasunak.

Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondok emango dio amaiera Mintegiari.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120