Zirrikituetatik begira

Errespetua

Josu Torre - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

LA Salven ia zazpi egun atxilo egonetik atera nintzenean, etxera bueltatzeko beldurrez, Epaitegira hurbildu nintzen zuzenean salaketa egitera. Handik, etxera bueltatzeko beldurrez oraindik, lagun baten etxean babestea pentsatu genuen. Oinak ur gatzatu epelean neuzkala Marije eta Eduardok ipinitako afari goxoa jan ondoren, mahaikide batek esandakoa datorkit gogora: “Hemen botoi bat sakatu eta munduko polizia guztiak aireratuko balira, segundo bat ere ez nuke itxarongo sakatzen”. Mundu perfektuaren bila amestea zilegi da eta horretan ez litzateke polizia beharrik izango. Beste honetan bizi garenez, zelako edo halakoaren falta dago. Adinean sartuak garenok, herri nahiz mendian guardia zibilaren mehatxu edo atxiloteak, Bilboko manifetan grisaren zartadak eta garai moderno honetan etxekoeikin genuinoekin bateko eta bestelakoak ezagutu ditugu. Kaserna barneetan igarotakoa... beste egun baterako.

Dagoen gizartean bizi gara eta poliziaren presentzia ezinbestekoa dela dirudi. Kasik aurrekoa zuzenduz, oraindik ere hiru mota horiek bizikide dira EHn eta hirurak ere hainbat astakeri egin duten arren, aurreko astean ertzainek jaurlaritzaren aurrean egindakoak maila bat gorago igo dute kirtenkeria. Beraien kideek osatzen zuten giza hesia apurtu, beraien eta gu denon agintariek iraintzea gutxi balitz, eri lan baja emateaz mehatxatu, nabarmenki behar izango lirateken lan bat uka-tzeko. Bat, gobernuaren kale ordezkari diren horiek, buruari iraintzea. Bi, gizarte osoari exijitzen dioten errespetua, heurak nabarmen publikoki ukatzea. Hiru, beraien lana egiten ari ziren kideek umillatzea. Lau, sendagile eta Osakidetza bera laidotzeko asmoa egun baterako baja emateko asmoa azaltzea (beldur naiz beste inoiz egin ote duten). Eta bost, sindikatuaren menpean aritzea holako azio nazkagarri baterako. Hauek ere, sindikatuak, barnera begirada bat egin behar lukete ikusi edo egindakoaren atzetik. Ez naiz nor, aldarri horiek egiteko bidea zein den esateko. Bai, ordea, zelan egin behar den eskatzeko, Errespetuz!

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120