Brankaganetik kikuke

Itxaropenari eutsi ezinik

Ramon Basaldua - Martes, 6 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

borrar

Galería Noticia

borrar

Hamaikajardunaldi baino ez dira geratzen Liga txapelketea amaitze-ko eta Athleticek bardin jarraitzen dau. Noizean behin poztasun bat emoten deusku baina gehienetan erakustaldi negargarriak egiten dauz Kuko Zigandaren taldeak, San Mamesen zein handik kanpo. Aitortu behar dot taldearen erreakzioa itxaroten nebala Malagaren aurkako partiduan gertatutakoaren ostean. Oldarraldi hori, baina, ez da inondik inora agertu eta Valentziaren aurka partidu itxurosoa egin arren, taldeak ezinean jarraitzen dauela erakutsi eban Ramon Sanchez Pizjuanen jokatutako partiduan. Itxaropenari eutsi ezinik nago. Botilea erdi beterik ikusten ahalegindu arren, Sevillan ikusitakoak tanta barik itxi dau nire baikortasunaren ontzia.

Behin baino gehiagotan idatzi dot futbolean eta edozein kiroletan porrot guztiak ez dirala bardinak. Galtzeko eta galtzeko moduak dagoz. Athleticek irabazi egin eban Malagaren aurka baina zaleriak eztanda egin eban entrenatzailearen zein jokalarien aurka. Valentziaren aurka, ostera, zuri-gorriek ezin izan eben garaipena eskuratu baina txalo zaparrada itzela jaso eben partidu amaieran, zaleriak taldeari eskatzen deutsona jaso ebalako bedartzatik. Gauza bera gertatu zan San Mamesen Atletico eta Batzelonaren aurka jokatu eta galdutako partiduetan. Athleticek Sevillan galtzea normaltasunaren barruan sartu behar da, azken hogei urteetan zuri-gorriek garaipen bakarra eskuratu dabe-eta Sanchez Pizjuanen. Kontua da, zelan galdu eben zuri-gorriek Nervionen. Hasierako hamaikakoa ikusita, batek baino gehiagok galdutzat jo eban norgehiagoka, zelai erdian zelairatutako triboteak inoiz ez deutsolako onurarik ekarri talde zuri-gorriari. Bestalde, normaltzat be jo behar da entrenatzaileak aldaketak egitea, kontutan izanda aurreko astean partidu bi jokatzetik etorrela taldea eta hurrengo astean be Europa Ligako lehia daukala. Izenetan hainbeste geratu barik, taldearen jarrerea ikusteko gogoa neukan, punturen bat eskuratzeko aukeraren bat egoanentz jakiteko. Zoritxarrez, lehen zatia ikusita bakarrik, garbi geratu zan Athletic esku hutsik itzuliko zala Bilbora, jokalarien jarrera epela ikusita. Norgehiagoka bat irabazteko ezinbestekoa da norberaren aukeretan sinestea eta konfiantza izatea. Sevillak ez eban gauza handirik egin behar izan arima bako aurkaria menderatzeko. Seguru nago denboraldiko garaipen errezena izan dala Montellaren taldearentzat. Zigandak atsedenaldian hiru aldaketak erabatera egiteko hartutako erabagiak garbi erakusten dau entrenatzailea bera be desesperaten hasita dagoala, partidua amaitu osteko adierazpenetan be garbi geratu zan lez. Kontua da, Sevillako erakustaldi negargarria aurretik be ikusita gengozala, Wanda Metropolitanon edota Gironaren zelaian. Zoritxarrez, ez da egun bateko kontua.

Konponbide txarra dauka talde honek. Asteak joan asteak etorri, 2017-18 denboraldia azken txanpan sartuta dago eta entrenatzaileak taldearen jokoa hobetzeko egindako ahalegin guztiak antzuak izan dira ekipoaren erantzuna makala izan dalako. Kontua ez da errudunak bilatzen hastea. Kontua da taldeak ezinean, iparra galduta jarraitzen dauela ikuskizun negargarriak eskaintzen zaleriaren haserrerako.

Europa Ligako partidua jokatuko dabe zuri-gorriek etzi Marsellan. Jokalariek inork baino hobeto dakie Sevillan erakutsitako jarrereagaz jipoituta urtengo dabela Olympiqueren aurkako partidutik. Jarrera kontua da eta jarrerea borondate kontua da. Jokalarien eskuetan dago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120