Bilbok eta Lanbidek

Enplegu plan berria bultzatuko dute Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan

Planaren helburua, auzo horietako pertsonei lana aurkitzea da

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 6a, asteartea - 11:54etan eguneratua

Nuevas actuaciones del Ayuntamiento en Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala

Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala (DEIA)

Galería Noticia

Nuevas actuaciones del Ayuntamiento en Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala

Bilboko Udalak eta Lanbidek Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, enplegua sustatzeko plana aurkeztu dute. Proiektua, bi erakundeen artean ordaindu da eta auzoetan errotutako lau erakunderen laguntza izan du.

BILBO. Guztira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako Prestakuntza eta Enplegu Plan Bereziaren aurrekontua 345.000 eurokoa da, Udalak ohartarazi duenez. Haietatik, 245.000 euro Euskal Enplegu Zerbitzuak jarriko ditu eta 100.000 euro Bilboko Udalak. Planaren helburua da "auzo horietako pertsonek -ahal denik eta gehien- lana aurkitzea eta epe ertainera edo luzera bizilagunen enplegagarritasuna eta profesionaltasuna hobetzea".

Hain zuzen ere, Claret Enea Gizartetxea, Gaztaroa Sartu Koop, Harrobia Ikastola eta Agiantza elkarteek hamaika prestakuntza-ikastaro abiarazi dituzte. 140 pertsonak parte hartuko dute eta zerikusia izango dute hirian proiekzio handia duten jarduera profesional, komertzial eta kulturalekin.

Proiektu hau Lanbideren diru-laguntzen deialdiaren barruan dago, hain zuzen ere, pertsona langileen -lanean ari zein langabezian egon- laneratzeko plan bereziak garatzeko deialdiaren barruan, betiere lana izateko edota lanean jarraitzeko arazoak dituztenean. "Lana izateko zailtasun espezifikoak dituzten taldeen gizarteratzeko eta lana aurkitzeko jarduketa integralak" finantzatzen dira proiektu horren bidez.

Udalak proiektu berezi honen barruan antolatu diren ikastaroetako batzuk aipatu ditu. Beste batzuen artean, nazioarteko merkataritza eta sukaldaritza, bitartekaritza komunitarioa, hiri-eraberritzea, kirol eta musika ekitaldiak antolatzea eta turismo arloko prestakuntza.

Proiektu honen bidez, Bilboko Udalak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan "benetako aldaketa eragin nahi du, auzootako aktiboen garrantzia nabarmenduta eta horietako errealitateei erantzuna emanda".

'AUZOKIZUNA 2020' GARATZEA

Ekimen hau Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako bizitza-kalitatea eta bizikidetza hobetzea, gizarte-kohesioa sustatzea jarduera ekonomikoa sortzeko eta komunitate- zein kultura-bizitza dinamizatzea xede dituen Auzokizuna 2020' Jarduketa Partekatuko Planaren barruan dago.

Horregatik, 250 gizarte, kultura, ekonomia eta auzo-eragilek eta politikari eta teknikarik parte hartu zuten auzo horietan jarduteko plan integral berriaren idazketan. Plan berrian 2020. urtera arte egiteko lehentasunezko 64 jarduketa jaso dira, adostasunaren eta partaidetzaren emaitza.

'Auzokizuna 2020' planaren helburua, Udalaren arabera, "duela 20 urtetik gidatzen duen hiri-eraldaketa sozial eta iraunkorrarekin jarraitzea da". Urtero 140 esku-hartze baino gehiago egiten ditu eremu horretan garapena sustatzeko. Pasa den urtean zehar bakarrik, Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, 13 milioi euro bideratu zituen auzo horietan erabiltzeko.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala "nortasun nabarmena duten hiru auzo dira, eta horregatik bereizten dira hiriko gainerako auzoetatik. Hala ere, leku pribilegiatuan daude, Bilboko bihotzean eta erdigune geografikoan", gehitu du Udalak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120