Trafiko Zuzendaritzaren kalkuluen arabera

2017an Euskadiko errepideetan izandako 577 gorabeheratan lagundu du erreskateko garabi-zerbitzuak

Trafiko Zuzendaritzaren kalkuluen arabera, garabi arinen zerbitzuak 1.356 kilometro auto-ilara saihestu du

DEIA.COM - 2018(e)ko martxoaren 5a, astelehena - 12:55etan eguneratua

Un operario procede a subir a la grúa un vehículo accidentado en las inmediaciones del puente de Rontegi.

Un operario procede a subir a la grúa un vehículo accidentado en las inmediaciones del puente de Rontegi. (Foto: Juan Lazkano)

Galería Noticia

Un operario procede a subir a la grúa un vehículo accidentado en las inmediaciones del puente de Rontegi.

Duela zazpi urte ibilgailuak A-8 errepidetik berehala kentzeko garabi arinen laguntza-zerbitzua martxan jarri zela. Urte honetan 577 gorabeheratan esku hartu du (254 istripu eta 323 matxura). 577 kasu horietatik 226tan, gidariek ezin izan zuten haien ibilgailua bazterbidera eraman. Gisa horretako gorabehera batek batez beste sei kilometrora arteko auto-ilarak sortzen dituenez gero, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bultzatutako zerbitzu horrek 1.356 kilometro auto-ilara saihestu du aurten (226 gorabehera bider 6 kilometro).

"A-8 errepidean ibilgailu asko ibiltzen da eta gorabehera ugari izaten da ?istripuak nahiz matxurak?, eta gorabehera horiek eragin argia dute pertsonen segurtasunean, bai eta ondorio ekonomiko garbiak ere. Ibilgailuak errepidetik berehala kentzeko zerbitzu honi esker zirkulazioa ahalik eta arinena izatea eta auto-ilaren ondorio negatiboak minimizatzea lortzen dugu" esan du Trafikoko zuzendari Sonia Díazde Corcuera Ruiz de Oñak.

Duela 7 urte zerbitzua abian jarri zenetik, garabiek 3.672 aldiz esku hartu dute Lehen urtean matxuren ondoriozko zerbitzuak jardun guztien % 50 izan ziren, bigarren urtean jardun guztien % 59, hirugarren urtean jardun guztien % 59,5, laugarren urtean % 59, bosgarren urtean % 55, seigarrenean % 53,7, eta azken urte honetan jardun guztien % 56.

Garabiak ?guztira lau? A-8 errepideko 110 puntu kilometrikoaren (Basauri) eta 139 puntu kilometrikoaren artean (Kantabriako muga) kokatzen dira, A-8 errepideko tarte horretan eta tarte horretako sarbideetan, bi noranzkoetan, gorabeheraren bat izan duten autoak erreskatatzeko. Garabien kokalekua aurrez zehazten du Trafiko Zuzendaritzak, Ertzaintzarekin adostuta. Bi noranzkoetan errepide-tarte handiak hartzen dituzten puntu estrategikoak dira. Erreskate-garabi batek, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik mobilizatzeko abisua jasotzen duenetik zerbitzua egin behar duen puntura iristen den arte, batez beste 12 minutu behar ditu.

Zerbitzu horren ohiko ordutegia goizez 7:30etik 9:30era eta arratsaldez 17:30etik 19:30era izaten da, astelehenetik ostiralera. Nolanahi ere, ordutegi hori malgua da eta urte-sasoiaren arabera alda daiteke, istripuen datu estatistikoen arabera. Ezbeharra izan duten autoak zerbitzuaren enpresa esleipendunaren instalazioetara eramaten dira, eta bertara jo beharko du ibilgailuaren laguntza-zerbitzu partikularreko garabiak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120