37. edizioa

Desembalaje azokak datorren larunbatean irekiko ditu ateak BEC-en

7.000 metro karratuko erakusketa, 60.000 pieza arte bilduko ditu

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 5a, astelehena - 11:28etan eguneratua

Hay objetos para todos los gustos en Desembalaje 2017.

Imagen de archivo de Desembalaje 2017.

Galería Noticia

Hay objetos para todos los gustos en Desembalaje 2017.

Desembalaje azokaren 37. edizioa Barakaldoko BEC-era helduko da datorren larunbatean eta igandean, martxoaren 10ean eta 11an. Halaere, erakusketa, 7.000 metro karratukoa, 60.000 pieza bilduko ditu.

BILBO. Desembalaje azoka estatuko garrantzitsuen artean dago antigoalen salmentari dagokionez eta bertan antzinako artikulu mota ugari izango dira salgai: Adibidez, argazki-makinak, maletak, apainketa-artikuluak, altzairuak, koadroak, komikiak... denak "vintage" istilukoak eta, beraz, oso aproposak bai dekoratzaileentzat, bai altxor-biltzaileentzat, baita antzinako gauzen lagunentzat ere.

37. edizio honetan erakusketaren 7.000 metro karratuetan Espainia nahiz atzerriko 130 saltzaile baino gehiago bilduko dira. Guztira, 60.000 objektu baino gehiago egongo dira salgai, 5 eurotik aurrera, datorren igandera arte bisitatu ahal izango den azokan.

Pasa den urtean, Desembalaje azoka Estatuko inportanteenetarikoen artean sendotu zen antigoalen salmentari dagokionez bisitarien kopuruagatik -60.000 lagun baino gehiago igaro ziren azokara-, erakusketaren azaleragatik -7.000 metro karratu-, eta saltzaileen kopuruagatik.

GAINERAKO EGITASMOAK

Ohikoa denez, azokak beste eginkizun batzuk eskainiko ditu hara joango diren bisitarientzat. Izan ere, hiru tailer egongo dira dekorazioaren ingurukoak. Bertan, objektuen konbinaketak edota dekorazio-teknikak azalduko dira.

Juncal Molinerok altzairuak margozteko teknikak irakatsiko ditu, Chus Canok 'moodboard' delakoak asmatzeari buruz eta azkenik, dekoratzaile honek ibilbide bat egingo du azokan zehar objektu bitxienak erakusteko. Beste alde batetik, familia osoarekin joan nahi dutenentzat, azokan ume-parke bat egongo da monitoreekin.    

Azoka bisitatzeko sarreraren balioa 6 eurokoa izango da, egun bakarrerako, eta 8 eurokoa bi egunetarako. Azokak garraio-zerbitzua ere eskainiko du erositako produktu handiak eramateko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120