Zirrikituetatik begira

Kilian

Juanra. Madariaga - Domingo, 4 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

BeHIN batean, batek esan zuen gu gure ametsak garela, ametsik egin ezean hilik gaudela. Baliteke egia izatea, hainbatetan ametsik gabe nekez baitaukagu aurrera segitzeko ahalmenik. Behin eta berriz saiatze horretan dago, agian, urrezko giltza.

Alex Txikonek trasteak hartuta etxerako bidean da, neguan pairaturiko ho-tzak Everest mendiaren oinetan utzita. Berriz saiatu da, eta berriz jabetu da naturaren indarraz, eta gizakiaren balizko ahuldadeaz. Baina ametsak geu gara, eta horiek barik ezin dugu bizi. Antzekoa erakutsi digu aste honetan Bilbora bisitan etorri den munduko korrikalaririk indartsuenetako batek, Kilian Jornet-ek.

Ostegunean, hiriko Campos antzokian Path to Everest filmaren biraren lehen hitzordua izan zen, eta niri egokitu zi-tzaidan bere aurkezpena egitea oholtza gainean.

Pixka bat lehenago kazetari guztiak bildu ziren Kilianen aurrean, itaun zeha-tzei erantzun egokia eman ziezaien. Egia esan, ez da etorri handiko mutila, hala begitandu zitzaidan niri. Bere baitara bildua dagoen pertsona isila ematen zuen;naturaren faltan, hirian urduri arnasten duen basapizti baten gisan jarduten duena. Kamarekin, publikoarekin eta bere figurak korrikalari eta mendizale zenbaitengan sortu duen ikusmirarekin agobiaturik bizi den gaztea iruditu zitzaidan, etengabe out batean bizi dena, aktore famatu baten paperean sartu barik, eurek jaso behar dituzten presio eta fanatismoa irentsi ezinik dabilen eta kontra agertzen den horietariko bat. Trantze txarrak pasaturiko gazte ahula ematen zuen, eta filmean halako zerbait ere esan zuen, bere figura eta izena bera ere gorrotatzeraino heldu dela zenbaitetan.

Baina beste aldetik, martziano bat da, ez da mundu honetakoa, mutante ahaltsua da bere botere fisikoari eta burmuinari begiratuz gero. Sei aldiz irabazi du Skyrunner World Series delakoa, eta munduko txapelduna da mendiko eski probetan, eta nola ez, hainbat menditan, errekorrak ezarri ditu erlojuaren orratzak puntu ezinezkoetan gelditzean. Non eta handienean ere, Everesten.

Bai, ametsak gara, eta Kilianek mila ditu begien aurrean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120