Zirrikituetatik begira

Afrin

Juanjo. Olasagarre - 2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 06:00etan eguneratua

DIAYARBAKIRRETIK Afrinera sei ordu inguruko bidaia dagoela dio Google Mapsek. Diyarbakir Turkia da eta ISISen kontrako borrokan PKKren miliziek lorturiko ospea eta HDPek hauteskundeetan lorturiko gehiengoaz baliatuz bertako kurduek, gehiengoa, demokrazia feminista ezarri nahi izan zuten bertan. Zuzeneko informazio neukan, Istanbuleko adiskide bat bertaratu zelako, idealismoak bultzaturik. Diyarbakirren saiaturiko demokrazia asanbleario horrek urteak zeramatzan martxan Afrin (Rojava) Siriako hiri kurduan. Gero, 2015ko uda eta 2016ko martxoa bitartean armada turkoak Diyarbakir suntsitu zuen eta autogestio kurduaren arrasto oro ezabarazi.

Egun, nahiz eta politikoki beste estatu bat izan, berdin egiten ari da Erdogan Afrineko hiri kurdu siriarrekin Estatu Islamiarreko miliziak osatu zituzten soldaduak erabilita. Turkiak salbuespen zonalde bat sortu nahi du Rojava eskualdean, bertako kurduak kanporatu eta etxean dituen Siriako errefuxiatuekin birpopulatu, kurdu turkoei mezu garbia bidaliz, ez dute zer eginik.

Milizia kurduak, siriarrak nahiz turkiarrak, izan dira erasoburu Estatu Islamikoari aurre egiteko orduan AEBren laguntzarekin, eta ehundaka boluntario hil eta zauritu izan dituzte. Ez hori bakarrik Rojava eskualdea izan da Siriako gerraren zoramen ikaragarrian bakea eta gobernantza ona erakutsi duen toki bakarra, mendebaldeko edozein demokraziek berarendako nahiko lukeen konstituzioak arauturik zeinetan erabakiak hartzeko batzarrak diren oinarri, genero paritatea bermatzen den eta gutxiengoen eskubideak bermaturik dauden, gerratik ihesi bertan babes hartu duten siriar arabiarrenak esaterako. Erdoganek salatu du Pragako epaitegi batek Salih Muslin, partidu kurdu-siriar nagusiko buruzagia, libre utzi duela Turkiak estradizio aginduari muzin eginez.

The Guardianeko analista David Graeverrentzat argi dagoena zera da AEB eta Britainia Handia ez direla ezer egiten ari Erdoganek bultzaturiko erasoa saihesteko. Ezartzen ari ziren demokrazia erradikala aipatzen du Graevek zio, Turkiaren itzal luzea ahaztu gabe, noski. Ekialde Hurbileko estatuen banaketa Britania Handiak egin zuela gogoratzea ez legoke soberan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120