martxoaren 4an

La Joven Compañía taldeak 'La edad de la ira' antzezlana ekarriko du Arriagara

Amaitzean, egilea, zuzendaria eta antzezleak ikus-entzuleekin solastuko dira antzezlanari buruz

deia - 2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 16:13etan eguneratua

La Joven Compañía taldeak 'La edad de la ira'antzezlana ekarriko du Arriagara.

La Joven Compañía taldeak 'La edad de la ira'antzezlana ekarriko du Arriagara. (David Ruano)

Galería Noticia

La Joven Compañía taldeak 'La edad de la ira'antzezlana ekarriko du Arriagara.

Gazteentzako egitasmo profesionala denez antzerki-ekimen interesgarrienetakoa eta gizartearen eta hezkuntzaren aldetik biziki ederra den La Joven Compañía, Arriagara itzuliko da bere azken ikuskizunarekin: 2010eko Nadal Sarietako finalista izan zen Fernando J. Lópezen La edad de la ira eleberriaren izen bereko antzerkirako moldaketa. Ikus-entzuleek igande honetan, martxoaren 4an, arratsaldeko 19:00etan gozatu ahal izango dute antzezlanaz. Horrez gain, emanaldia amaitzean, antzezleak, José Luis Arellano zuzendaria eta Fernando J. López egilea ikus-entzuleekin antzezlanari buruz solasean arituko dira.

BILBO. La edad de la ira lanaren antzerkirako bertsioa Fernando J. López jatorrizko eleberriaren egileak berak idatzi du La Joven Compañía taldearentzat. Begirada erabat berria eskaintzen digu. Liburuan irakasleak baziren istorioaren bertsioa ematen zutenak, antzezlanean gazteak dira erabateko protagonistak. Batxilergoko ikasle Marcosek ustez egindako hilketa izango da, haren beldurretan, ametsetan eta jakin-minetan murgiltzeko aukera emango digun ikerketaren abiapuntua, lagun eta klase kideen bitartez. Horrela hasten da nortasunaren bilaketaren aldeko kantua den lana.

Javier Ariano, Alejandro Chaparro, Jesús Lavi, Rosa Martí, Laura Montesinos, María Romero, Álex Villazán eta Jorge Yumar dira belaunaldi baten, XXI. mendeko nerabeek osatzen dutenaren, erretratu errealista eta aldi berean poetiko honi bizia ematen dioten 8 antzezleak. Antzezlanak ibilbide luzeagoko Iker Lastraren eta Mabel del Pozoren laguntza berezia du, eta baita Juan Echanoveren ahotsa ere.

La joven compañía taldeari buruz

La Joven Compañía taldea, gizarte osoan, eta gazteen artean batez ere, antzerkiaren eta kulturaren aldeko maitasuna zabaltzeko xedea duen antzerki arloko egitasmo gazte profesionala da. Gazteek egindako kulturaren, enpleguaren, hezkuntzaren eta gizarte arloko eskubideen alde egiten du lan. Konpainia 2012ko udan sortu zen, arte eszenikoetako profesionalak eta irakaskuntza arloko komunitatea elkartzeko topagune gisa. Gaur egun 18 eta 27 urte arteko 50 gazte inguruk egiten dute lan, antzerki zirkuituko profesional handiekin lankidetzan. Konpainiak aurrera daraman “Arte eta teknika arloko etorkizuneko profesionalak sortzeko lanak;ikerketa dramatikoak;hartzaile berrien bilaketak eta erakarpenak eta egitasmo pedagogikoak”, RNEren Antzerki arloko El Ojo Crítico Saria lortu zuen 2014an.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120