apirilaren 13RA arte

San Mameseko Errugby finaletarako 100 sarreren zozketan parte hartzeko epea zabalik dago

100 sarrera hauetatik, 25 bikoitzak dira Challenge Cup-erako eta beste 25 bikoitzak Champios Cup-erako

EP - 2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 16:07etan eguneratua

rugby

(Foto: EPCR)

Galería Noticia

rugby

Bizkaiko Foru Aldundiak 100 sarrera zozkatuko ditu San Mamesen jokatuko diren Challenge Cup eta Challenge Cup finalak ikusteko. 100 sarrera hauetatik, 25 bikoitzak dira Challenge Cup-erako, maiatzaren 11n, eta beste 25 bikoitzak Champios Cup-erako, hurrengo egunean, maiatzaren 12an, jokatuko dena.

BILBO. Foru instituzioak ohartarazi duenez, zozketan parte hartu nahi duten pertsonek gaurtik aurrera izena eman dezakate Aldundiaren web orrialdean datorren apirilaren 13ko 14:00ak arte. Asier Alea Kanpo Sustapenerako eta Turismorako zuzendariak azaldu duenez, "hauxe izango da 2018an Bizkaian izango dugun lehen gertakizun nagusia eta Aldundiak herritarrekin partekatu nahi ditu daukan 100 sarrera horiek". Alearen hitzetan, "aukera bakarra izango da lehen mailako kirol ikuskizunaz eta errugbyaren inguruan dagoen giro bereziaz gozatzeko".

Sarreren zozketaren data ez dago oraindik ezarrita baina, antza denez, apirilaren bigarren hamabostaldian izango da notarioaren aurrean. Ez saritutako zenbakiak erretserba moduan gordeko dira, saritutakoren bat joaterik ez izatekotan, eta orden berean izango dira kontuan harturik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120