12 urtetik gorako pertsonentzat

Udalak "Muskizko Emakumeen Historiak" argazki ekimena abiarazi du

Martxoaren 25ean amaituko da argazkiak aurkezteko epea

deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 10:35etan eguneratua

"Muskizko Emakumeen Historiak"argazki ekimena abiarazi dute.

"Muskizko Emakumeen Historiak"argazki ekimena abiarazi dute. (muskiz.org)

Galería Noticia

"Muskizko Emakumeen Historiak"argazki ekimena abiarazi dute.

Udalerriko memoria historikoa eta emakumeen papera balioztatzeko, lanean ari da Muskizko Udala, eta helburu horri begira, “Muskizko Emakumeen Historiak” izeneko egitasmoa ipini du abian.

Argazkien bidez, emakumeentzat esanahi berezia duten leku edo bazterrak berreskuratzea da proiektu honen helburua. Martxoaren 25ean amaituko da argazkiak aurkezteko epea, eta Muskizko pertsona guztiek eta udalerriko hezkuntza zentroetako 12 urtetik gorako ikasle guztiek har dezakete parte, aurkezten dituzten lanen jabeak baldin badira.

Aurkezten diren argazkiek adiera berezia duten udalerriko paisaiak erakutsi beharko dituzte, eta leku horren esanahia adierazten duen esaldi edo testu batez lagundu beharko dira. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 argazki aurkeztu ahalko ditu, JPG formatuan, eta zuri beltzean edo koloretan aurkeztu ahalko dira. Argazkiak posta elektronikoz bidali beharko dira berdintasuna@muskiz.com helbidera. Argazkiekin batera, datu pertsonalak adierazi behar dira (izena, abizenak, adina, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa), eta argazkiek eta izenburuek izen bera eduki behar dute.

Aurkezten diren lan guztiak ikusgai jarriko dira Muskizko Udal Liburutegiko erakusketa batean, eta aurkezten diren argazkien arabera, Berdintasun Sailak eta Kultura Sailak herri bozketa bat egin ahalko dute, zeinean boto gehien jasotzen dituzten argazkiak sarituko baitiren. Muskizko Udalak saritutako argazkiak erabili ahalko ditu, irabazi asmorik gabeko jardueretarako, besteak beste, triptikoetako, karteletako, egutegietako, sare sozialetako eta webguneko argitalpenetan. Emakumearen Nazioarteko Eguna

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 8an, hainbat jarduera egingo ditu Muskizko Udaleko Berdintasun Sailak. Martxoaren 2an, “Bizkaiko Emakume Idazleak” hitzaldia eskainiko da Muskizko Udal Liburutegian, Josune Muñoz, euskal filologoa eta literatur kritikoaren eskutik. Bertan, Muskizko emakumeek literaturari egindako ekarpena bistaratuko da. Martxoaren 9an, Meatzari plazan, perkusio afrikarra eta tailer interaktibo bat izango da. Udalerriko emakume batzuek eta Sokolé izeneko taldeak eskainitako perkusio tailerreko kideek kalea hartuko dute, eta djembes (danborrak) ekitaldi bat eskainiko dute. Emanaldiaren ostean, tailer interaktibo bat egingo da, parte hartu nahi duten pertsona guztientzat.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120