‘Dantza mokauak’ izepean

Aiko taldeak dantza tradizionalaren asteburu intentsiboa antolatu du Areatzan

Patxi Laborda, Sabin Bikandi, Katalin Zarate eta Anartz Ormaza irakasleekin

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 16:09etan eguneratua

Patxi Laborda.

Patxi Laborda.

Galería Noticia

Patxi Laborda.

Luzaideko dantzetatik Arratiako jotaraino, antzinako `axuri beltzatik´ igaroz. Dantza egiteko estilo tradizionalaren hedapena sustatzen eta balioan jartzen duten musikariz eta dantza maisuz osatutako AIKO Taldeak martxoko lehen astebururako Areatzan eskainiko duen dantza “menu” osoaren parte bat baino ez da. Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi izango dira dantza ikastaro intentsiboa zapatuan, martxoaren 3an eta domekan, 4an, eskainiko dutenak, ikasteko metodologia dibertigarria, argia, erraza eta bizi garen mundurako egokia erabiliz. Izen ematea zabalik dago, eta ikastaroak 50 euroko prezioa du. Hala nahi izanez gero, egonaldia eta jatorduak ere har daitezke Areatza Hotel Bainu-etxean.

BILBO. ‘Dantza mokauak’ izena daraman ikastaroak oso eduki anitzak eskaintzen ditu, partaideei, Nafarroako Luzaide herriko dantzen jauzien sekretuak, bikoteka egiten diren `porrua´, txotisa edo`zortzikoa´ dantzen garrantzia, balsak eskaintzen dituen erritmo eta aukera ugariak, korroan egiten dan dantza ulertzeko eta ikasteko oinarriak eta baita `Axuri beltzara´, kontserbatzen den dantza kantatu apurrenetakora, hurbiltzeko aukera ere. Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak eta Marian Arregi emazteak Jaurrietaren letrarekin eta melodiarekin berreskuratu zuten 1969an, ordutik ezaguna bilakatu den dantza hori ahanzturatik atereaz.

Gainera, eta ikastaroa Areatzan egiten denez, eta udalerria dagoen haranari keinu eginez, edukietako bat, duen edertasunarengatik eta konplexutasunarengatik ezaguna den Arratiako jotaren oinarrizko pausoen ikasketara egongo da zuzenduta.

AIKO Taldearentzat, musikaren eta dantzaren arteko erlazioa estua da ezinbestean, biak koordinatu eta elkar osatzen dira eta, ondorioz, euren jardueretan lehentasuna ematen diote zuzeneko musikari. Horrela, zapatu gauean, AIKOko musikariek eta dantza maisuek jende guztiarentzat irekita egongo den erromeria eskainiko dute, ikastaroko partaide guztiekin.

AIKO taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean, mota guztietako jardueren bidez: interpretatuz, dantza eginez, irakatsiz, grabatuz, ikertuz… Lan horietan guztietan BBK Fundazioaren lankidetza du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120