Goienetxeak, Heroinari buruzko eleberri poliedrikoa idatzi du

Bere lehen eleberria, ‘Zaldi mamarroa’, aurkeztu zuen atzo Beasaingo Igartza Jauregian

Harri Fernández - 2018(e)ko martxoaren 2a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Ekaitz Goienetxea ‘Zaldi mamarroa’ eleberriaren aurkezpenean, atzo, Beasainen.

Ekaitz Goienetxea ‘Zaldi mamarroa’ eleberriaren aurkezpenean, atzo, Beasainen. (Javi Colmenero)

Galería Noticia

Ekaitz Goienetxea ‘Zaldi mamarroa’ eleberriaren aurkezpenean, atzo, Beasainen.

Heroina 1980. hamarkadan eta bere ondorioak. Horixe da Ekaitz Goienetxearen Zaldi mamarroa nobelak kontatzen duena. Idazleak, 2016an Igartza Literatur Sorkuntza Beka irabazi zuen eta atzo, aurkeztu zuen bere behin betiko proiektua-urtebeteko epea dute sariketara aurkeztutako lagina garatu eta liburua osatzeko. Halaere, Goienetxeak aurkezpen bikoitza egin zuen: goizez, Donostiako Elkar aretoan eta arratsaldean, Beasaingo Igartza jauregian. Sari hau CAFek, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak beka moduan ematen dute, idazle berrien sorkuntza sustatzeko.

donostia. Idazlearen lehen eleberria da Zaldi mamarroa. Aurretik, Goienetxeak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa irabazi zuen, eta Eslovenian literatur egonaldi bat egin zuen, Beste Hitzakprogramarekin. Autoreak onartu zuenez, libururako ideiaren hazia buruan bazuen ere, Igartza beka irabazi ostean sentitu zen bakarrik hura garatzeko “behartuta”. “Sustoa ere hartu nuen gaia landu egin behar nuela ikusi nuenean”, aitortu zuen.

Miarritzen jaio arren, idazlea Bermeon bizi izan da urte luzez. Eleberrian agertzen den herria fikziozkoa da guztiz, halere bere bizilekua erabili du autoreak eredu bezala. Eta zergatik erabili kostako herri bat gure iraganeko pasarte beltz hura kontatzeko? “Itsasotik baitzetorren dirua. Eta horrekin kokaina konsumi zitekeen”, erantzun zuen Goienetxeak. Kontsultarako bi liburu ere erabili dituela aipatu zuen: Justo Arriolaren A los pies del caballo eta Antonio EscohotadorenHistoria general de las drogas.

Bere kontakizun poliedrikoa isla-tzeko -liburuaren atal bakoitza pertsonaia bati eskainia dago-, autoreak lehen pertsonan jaso ditu testigantzak bere herrian. “Ideia bat daukazunean, radar bat pizten zaizu”, azaldu zuen. Herriko anekdotak eta testigantzak ere bildu ditu, “grabagailua mahai gainean” sei pertsonen bizipenak jaso dituela esan zuen. “Fikzioa totala da. Errealitatetik hurbil dagoena baina fikzioa azken finean”, argitu zuen.

Goienetxeak kazetaritza ikasketak burutu zituen eta horren “ku-tsua” ere nabari da bere obran: “Hasieran, testigantzetatik informazio asko eta oso interesgarria bildu nuen, baina horrek arazoak ere eman dizkit: dena gobernatu nahian jariotasunik ezin topatu;kontatu zidatenari fidela izan guran, trabatuta ibili naiz hasieran. Pertsonaiekin nahi izan dudana egiten hasi nintzen arte”, esan zuen.

izenburua Goienetxeak izenbururako bi elementu metaforiko erabili ditu. Alde batetik zaldiaren figura, betidanik heroinarekin erlazionatu den figura. Bestetik mamarroa dago “barrutik jaten zaituena”. Drogaren ondorioak irudikatzen ditu animali oskoldun horrek, heroinaren ondotik etorri ziren hiesa bezelako gaixotasunei erreferentzia egiten die.

‘zaldi mamarroa’

Idazlea. Ekaitz Goienetxea.

Argitaletxea. Elkar.

Orrialdeak. 304

Salneurria. 22,50 euro.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120