Datorren martxoaren 9an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Bizkaiak “Datu Irekiak – Balio Soziala” jardunaldia hartuko du

deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 2a, ostirala - 12:40etan eguneratua

Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Kanarietako Gobernuak, erakunde gonbidatu gisa, jardunaldi bat antolatu dute datu irekien estrategiak eskaini dezakeen balio soziala aztertzeko asmoz. Jardunaldia datorren ostiralean, martxoaren 9an, izango da, Euskalduna Jauregian.

BILBO. 2011n, Europako Batzordeak Datu Irekiei buruzko Txostena argitaratu zuen, non datuok "berrikuntzarako, hazkunderako eta gobernu gardenerako makina" gisa katalogatzen zituen. Bestalde, txostenaren arabera, datu irekiak aukera dira herritarrek konpromisoa har dezaten sektore publikora, politika publikoen garapenera eta zerbitzuen prestaziora hurbiltzeko.

Gizarte arin, dinamiko eta puntakoago bat lortu nahi duten Europako zuzentarauak indarrean jartzearekin, administrazio publikoak sortutako informazioa berrerabiltzeko betebeharra ezartzen da.

Datu irekien ondoriozko erronkak eta onurak partekatzeko, erakunde antolatzaileok - Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Kanarietako Gobernuak, erakunde gonbidatu gisa- jardunaldi bat antolatu dute.
Egitaraua:

8:30
  
Partaideei harrera

9:00-9:30

Ongietorria

  Ibone Bengoetxea, Bizkaiko Foru Aldundia
  Pilar García de Salazar, Arabako Foru Aldundia
  Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundia
  José Miguel Barragán Cabrera, Kanarietako Gobernu Autonomoa
  Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritza

9:30-10:30

Norena da datuen eskubidea?

  Pablo Fernández Burgueño
  Jorge Campanillas
  Jesús Soler

10:30-11:00
  
Kafe-etenaldia

11:00-12:15
  
Datu publikoak irekitzeko estrategiak

  Wendy Carrara, European Data Portal
  Nuria Espuny, Datu Irekien Zuzendaritza Nagusia, Generalitat de Catalunya
  César Cruz, Transparencia Internacional

12:15-13:30

Berrerabilpena - datutan oinarritutako zerbitzuak

  Antonio González Peñalver BBVA Data
  Maite Gilarranz, Piperlab
  Pablo Rey, Numeroteca

13:30-14:30

Gobernu irekiaren harago - erakunde antolatzaileen eztabaida : Eusko Jaurlaritza, Kanarietako Gobernu Autonomoa, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia.

14:30
  
Amaiera

Jardunaldiaren publiko hartzailea edozein administrazioko enplegatu publikoak dira.

Leku mugatuak daude eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea begona.corcuera@bizkaia.eus e-postan, martxoak 6 baino lehen, izen-abizenak eta erakundea adieraziz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120