“EMAKUME MIGRATZAILE ETA ERREFUXIATUAK: MUGEN BIZIRIK” ZIKLOA

Bilbok beste kontinente batzuetako emakumeen errealitatea jorratuko du

Bilborock Aretoan, dokumentalen, film laburren eta antzezlanen emanaldiak eskainiko dira martxoan

DEIA - 2018(e)ko martxoaren 2a, ostirala - 11:52etan eguneratua

Bilbok beste kontinente batzuetako emakumeen errealitatea jorratuko du.

Bilbok beste kontinente batzuetako emakumeen errealitatea jorratuko du.

Galería Noticia

Bilbok beste kontinente batzuetako emakumeen errealitatea jorratuko du.

Bilbok beste kontinente batzuetako emakumeen errealitatea jorratuko du “Emakume migratzaile eta Errefuxiatuak: mugen bizirik” izeneko zikloaren bitartez. Hiru egunetan zehar emakume etorkin beltzen begirada, bizipenak eta ekarpenak eta euren bidean topatutako zailtasunak erakutsiko dituen erakusketa da.

BILBO. Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotziak eman ditu ekimen honen gaineko zehaztasunak prentsaurrekoan. Bertan izan dira erakusketa hau antolatu duten hiru erakundeetako ordezkariak: Ongi Etorri Errefuxiatuak zinema-komitea, Emakumeen Dokumentazio Zentroa eta Zinemakumeak Gara- Bilboko Emakumeek Zuzendutako Zinemaren Erakusketa.

Erakusketa Bilborock Aretoan egingo da martxoaren 5ean, 25ean eta 26an. Dokumentalak, film laburrak eta antzezlanak eskainiko dira, emakumeek zuzendutako edo sortutako obrak bakarrik eskainiko dituen ziklo honetan;hartara, eurak izango dira erabateko protagonistak.

Bilboko Udala partaide izango den ekimen hau martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunean sartzen da, baita Herritarren eta Aniztasunaren II Udal Planean jasotako berdintasun, immigrazio eta bizikidetza arloko udal konpromisoan ere. Plan hori Bilbo kohesionatu eta berritzailearen aldeko apustua da, bertan lehentasuna izanik denon garapenak eta bizimoduaren kalitateak.

ZINEMA, ANTZERKIA ETA UMOREA BESTE ERREALITATE BATZUK ERAKUSTEKO

Erakusketako saio guztiak 19:00etan hasiko dira;sarrera, berriz, doakoa eta leku guztiak bete arte.

Zikloa martxoaren 5ean (astelehena), 19:00etan hasiko da Bilborock Aretoan, Mujeres por África Fundaziorako Ines Parisek zuzendutako ‘Manzanas, pollos y quimeras’ dokumentalarekin. Laliren bizitza azaltzen zaigu. Ginean jaiotako emakumea, emigratu egin zuena, marinel batek kontatu ziolako Madrileko Kale Nagusian oiloak erraldoiak zirela eta sagarrak, berriz, baloien tamainakoak. Laliren bidez bere errealitatea eta barru-barruko sentipenak ezagutuko ditugu, baita atzendutako eta ikusezin bihurtutako emakume-talde baten itxaropenak eta ameskeriak, afrikar beltzenak, alegia.

Martxoaren 25ean (domeka), Silvia Albert Sopalek 19:00etan hasita Bilborocken aurkeztuko digu ‘No es país para negras’ antzezlana. Zenbait pertsonaia aurkeztu eta mintzaira fisikoaren bitartez eta umorea erabilita, arrazakeriari eta emakume beltzen sexualitateari eta nortasunari buruzko zenbait ikuspegi azalduko zaizkigu. Silvia Albert Sopale Donostian jaio zen 1976an, neskato beltza jende zuriaren artean;bere ikuskizunean, herri-kanten eta telebistako iragarkien bidez, haren gurasoen Afrikara egingo dugu bidaia, irribarrea izozten duen komedia beltzaren formatuan.

Amaitzeko, martxoaren 26an (astelehena), ‘De la invisibilidad a los derechos’ izeneko mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Paula Palacios film laburren zuzendaria, Augustine Kinkela Lunzitisa Kongoko Errepublika Demokratikoko errefuxiatu politikoa eta Mugimendu Panafrikanistako kidea eta Ane Garay CEAR-Euskadiko ordezkaria. Moderatzailea Maya Amrane kultur bitartekaria. 19:00etan hasita Bilborocken eztabaidatuko dute emakume etorkin beltzen errealitatea. Ekitaldi honetan Paula Palaciosen dokumental bi emango dira:

‘Promises Halimo can´t keep’, somaliar ama errefuxiatu baten kasua: bere herrialdeko gatazkatik ihesi, alaba biak utzi ditu amaren ardurapean eta gutun baten bidez bere erabakia eta bizipen latzak azalduko dizkie.

‘La carta de Zahra’, Zahraren egunean-eguneko jarduna azaltzen du. Siriako emakume palestinarra da, milaka errefuxiatu bezala heldu berri dena Alemaniara haur txiki bat atzean lagata;hari idatziko dio zelan iritsi den Europara alaba elbarriarekin.

Azkenik, eta jarduera osagarri moduan, Paula Palacios martxoaren 26an (astelehena) 09:30ean hasita, ‘Cine documental: mujeres y refugiadas’ topaketako protagonista izango da Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120