DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Siluetak haitzetan

Josu Torre - Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!
Columnista Josu Torre

Galería Noticia

  • Columnista Josu Torre

MASKURIAREN berrikusketarako ekografia bat egiten ari zaizkidan medikuak, nor naizen eta noren anaia naizen ziurtatuz gero, ETAren historia edota erakunde armatuaren garaietako Euskal Herriaren historia idatzi beharra zegoela esan eta berresan zidan. Ez naiz berezeki historia zale ez ikasle. Irakurri dudanetan, histoarigile bezain beste historia dagoela konturatu naiz. Benetakoa, egiazkoa jakin nahi izatea, beraz, sinesmen mailara mugatzen da. 40 urte baino gehiago iragan diren arren, oso gogoan dut Telesforo Monzonek, bisita bat egin genionean eta Josefinaren afari gozoa jan ondoren, esan ziguna: “EHren historia garaipena lortzen dugunean ida-tziko da”. Nirekin bisita hura egin zuen inork “garaipena” “independentziaz” aldatzen du hura gogora ekartzerakoan. Dena zalantzan jartzeko ohitura dudanez, ez naiz ahaleginduko arrazoia nireganatzen. Denerako garaiz gaude oraindik eta ez legoke Monzón ezeztatzerik. Delako historia horren atalik latzenak azaltzen dira behin eta berriz eta holako bat da egunotan hedabideetara azaldu diran Pasaiako badian, poliziak segada izugarri baten bidez CAAko lau ekintzaile bertatik bertara tirokatuz erail zituzten eta beste bi atxiloan eramana. Izugarria esan dut, aurreko egunean atxilotua zegoen neska bat karnata bezala jarri zutela, oinak sokaz lotuta haitzetan, honen seinuetara Donibanetik zetorren zodiaka bideratu zezaten harengana. Pelitx, Pelu, Txapas eta Kurro ziran lan hauen ezizenak eta ez noa erailketa haren detaile negargarri gehiago gogoratzen. Bai esan, ordea, antzeko hainbat kontu edo historia daudela izen propiak dituztenak. Pertur, Zabalza, Lasa-Zabala eta Anza, besteak beste, antzeko moduetan erail zituztenak. Dena den, neure buruan torturak jasan nituenean esan nuena berresan nahi dut, ba dela errurik azio horiek burutu zituztenen poliziengan baina ziur, oso ziur nago inoren agindupean egin zituztela. Hauen manuetatik hasi eta gorantza joanez X jaunarengana iritsi arte. Oroimen beltz gisa diraute haitz haietan lau biktimen haien siluetak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120