astearte honetan, Bilbon

Suso de Toro eta Marius Serra literatura galegoaz eta katalanaz ariko dira

EP - 2018(e)ko otsailaren 13a, asteartea - 13:54etan eguneratua

“Eztabaidak literaturarekin” ekimemak Suso de Toro eta Màrius Serra elkartuko ditu asteartean.

“Eztabaidak literaturarekin” ekimemak Suso de Toro eta Màrius Serra elkartuko ditu asteartean.

Galería Noticia

“Eztabaidak literaturarekin” ekimemak Suso de Toro eta Màrius Serra elkartuko ditu asteartean.

Bilboko Udalak antolatzen duen "Eztabaidak literaturarekin" ekimenak Suso de Toro eta Marius Serra idazleak elkartuko ditu astearte honetan, otsailaren 13an.

BILBO. "Katalunia/Galizia. Bi hizkuntza, bi literatura" izenburuko topaketa Juan Carlos de Rojo kazetariak moderatuko du, eta katalanez eta galegoz idatzitako literaturan jarriko du arreta, beren hizkuntzarekin konprometituta dauden bi egileren eskutik

Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte, eta inor ezin izango da sartu ekitaldia hasi eta gero. Dena den, streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunetik, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Suso de Torok galegoz idazten du eleberria, antzerkia eta saiakera, baita telebistarako gidoiak eta prentsa artikuluak ere. Idatzi dituen lanen artean azpimarragarria da 2003an Espainiako Narrazio Sari Nazionala eman zion "Trece badaladas".

Horrez gain, hiru aldiz irabazi du galegoz idatzitako Kritikaren Narrazio Saria. Otsail honetan argitaratuko du "Fóra de si" eleberri berria, duela ia zortzi urte literatura utzi eta irakaskuntzara itzuli behar zuela iragarri zuenetik egin duen lehenengo lana.

Bestalde, Marius Serra Ingeles Filologian lizentziatua eta ingeles irakaslea da. Arrakasta lortu zuen 1996an argitaratutako "Mon oncle" lanarekin.

Idazle eta hainbat komunikabidetako zutabegile izateaz gain, enigma, hitz jolas eta ludo hizkuntzalaritzaren fenomeno guztien aztertzaile eta bildumazalea da. Hainbat sari lortu dituzten kontakizunak eta eleberriak idatzi ditu, horien artean Ramon Llull eleberri saria, "Farsa" (2006) lanari esker. 2013tik Ikasketa Katalanen Institutuko kide da. Bere hurrengo liburua martxoan argitaratuko dela aurreikusten da: "La novel.la de Sant Jordi". 


etiquetas: euskara, galego, katalana

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120